Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Nolakoak garen entrenatzaileak!

Take Orbinox taldeak momentu onean dagoela erakutsi zuen pasa den larunbatean Bera Berako nesken aurka.

Partidua bukatu eta bi entrenatzaileak segituan hasi ginen 40 minutu horietan bizitakoari buruz hitz
egiten: zenbat tiro sartu dizkiguten..., zenbat baloi galdu... edota, nola da posible aurkaria horrenbeste puntu sartzea laurden batean? Eta hori dena partidua irabazita!

Nolakoak garen... denboraldiko partidu onenetakoa jolastu zuten gure neskek eta gu hobetzeko
dauden gauzei begira. Zer bestela? Irailetik hona taldea goraka joan da eta gorago iristea da helburua.
Entrenatzaileok gogoa daukagu hobetzeko eta hori, jokalariek erakusten duten jarreragatik da inolako
zalantzarik gabe.

52-28 izan zen markagailua. Erasoan bikain. Pentsa, taldeko hiru jokalarik 10 puntu baina gehiago
saskiratzea lortu zuten. Defentsan aldiz, %100 jardutea kosta egiten zaigu. Horren lekuko lehen 5
minutuetan jaso genituen 10 puntuak. Positiboa hala ere, pilak jartzen ditugunean aurkariak 0 puntuan uzteko gai garela, bigarren laurdenean gertatu bezala.
Jokalari batzuk ari dira hartu behar dituzten ardurak hartzen, taldea indartuz. Elkarri animatzea,
baloia borrokatzeko lurrera botatzea... entrenatzaileak pozten dituzten ekintzak dira.

Laneanjarraitzea tokatzen da.
1,2,3... TAKE!

menu
menu