Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Azken laurdena soberan dagoenean

TAKE-ko senior neskak maila ona erakutsi zuten beste behin, baino berriro garaipenetik pauso batera geratu ziran Donostiko Askatuak-en aurka jokatutako norgehiagokan.

Berriro kanpon jokatzea egokitzen zaion nesken lehen taldeari, kasu hontan sailkapenean hirugarren
doan Askatuak-en aurka. Partidu gogorra beraz eta gehio taldearen egitura kontutan izanda, Leyre, Alaitz,
eta Miren arrazoi desberdinak medio bidaiatu gabe geratu baitziren. Hala ere, gogotsu ginen Donostin
aurkeztu ginan 8 jokalariek eta entrenatzaileok.

Partidu gogorra izango zela argi geratu zan hasieratik, epaileak falta seinalatzeko listoia oso altu ipini zuen, ondorioz bi taldeek gogortasunez ekin zioten defentsan, partidua baldintzatu zuen egoera honek. Gauzak horrela, lehen bi laurdenak paretsuak izan ziren, saskiratze gutxiekin, eta defentsak nagusi.
Etxekoak abantaila txiki batekin joan ziran atsedenaldira, 19-14 hain zuzen ere.

Talde hontan askotan ohitura izan den bezala, atsedenalditik bueltan iritxi ziren minutu hobenak. Atera bezain pronto Maddik hirukoa saskiratzen zuen, 0-8ko partzial bat irekitzeko, markagailuari buelta
emanez, Tolosarrak inoiz baino hobeto borrokatu zuten markagailuan aurrea hartzeko, eta hirugarren
laurdenaren bukaeran abantaila TAKEkoentzat zen. 27-29.

Zoritxarrez, ekipoaren indarrak honaino iritxi ziran. Nerea Ugartemendiak kolpe bat hartuta ezin izan
zuen jokatu partiduko azken 15 minutuetan, Iratik hartutako kolpe batek minduta utzi zuen, Maddi lesio
batekin jokatzen zegoela, minutuk aurrera egiten zutela min gehiago zuen, eta kantxan zeuden jokalariek leher inda zeudela nabaria zen. Azken 10 minutu hauetan etxekoak nagusitu ziran argi eta garbi, nahi eta ezin konstante bat izan zen gure neskentzat. Pena handia hainbeste borrokatu ostean garaipenaren saria gabe bueltatzea Tolosara.

Aurpegiratzeko gutxi jokalariei kasu hontan. Kantxan zuten guztia utzi zuten, azken astetan ikusitako dinamika positiboarekin jarraitu zuten eta talde izaera handia erakutsi zuten. Entrenatzaileok hausnarketa egitera beraz, lan hobea egiteko hurrengo baten garaipena Tolosara bidaiatzeko.

Datorren larunbatean partidu oso garrantzitsua, postu bat aurretik dagoen Añorga taldea izango dute
aurkari. Tolosan jokatutako partiduan 6 puntugatik nagusitu zien Donostiarrak, ez da erraza izango, baino
horri buelta emateko gai izanda, sailkapenean aurrerapauso bat emateko aukera dute TAKEtarrak

Aupa neskak, denboraldiko onena oraindik etortzear dagoela!!! 1, 2,3 ... TAKE!!!!

menu
menu