Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Gutxi baina ondo

Ugaro Herri Eskolakoak etorri ziren larunbatean gure infantilen aurka jolastera. Bagenekien partidua zaila izango zela aurkariak ezagutzen genituelako, baina, oso gogotsu zeuden Tolosarrak.

Azken momentuko bajak izan genituen eta soilik 7 jokalari joan ziren jokatzera. Bazekiten nekatu egingo zirela baina motibatuta ikusten zitzaien inoiz baino gehiago jokatuko zutelako larunbat hartan.

Lehenengo zatian gu baino gehiago izan ziren eta aurre hartu ziguten. Aurrera oso ondo egiten zuten korri eta gure taldearen indarguneetako bat ez da bereziki defentsako balantzea, beraz hortik sorrarazi zituzten saskiratze aukera errazak. Bigarren zatia, aldiz, Gure neskek irabazi zuten. Saskira jaurtitzeko beldurrik gabe atera ziren eta oso ondo jolastu zuten. Lehen zatian falta zuten gogoa amaieran erakutsi zuten, nahiz eta lehertuta egon. Azkenean partidua Legorretakoentzat izan zen.

Takeko 7 jokalarik jokatu zuten partida eta gogo handia erakutsi zuten zelaian. Badakite jokatzera joan nahi badute asko eta ondo entrenatu behar dutela, eta oraingoz betetzen ari dira. Lan honekin jarraituz gero ziur nago fase honetako lehen garaipena berehala etorriko dela!!!!
1,2,3…..TAKE!!!!!!!!!!!!

menu
menu