Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

GARAIPEN ZAIL BERRI BAT LILA TAKERENTZAT

Ohiko ordutegia alde batera utzi eta ostiralean zuen zita Lilate Take taldeak Tecnun talde donostiarraren aurka. Bere izenari omenaldia eginez, kaleetan lila kolorea nagusi zen une berean, neskek euren norgehiagoka jokatu zuten.

Partida zaila jokatu beharrekoa. Inauterietatik itzuli eta inolako errenamendu saisakerarik egin gabe, zuzenean jokatzera suertatzen bait zen.

Hasieratik oso justu Joan zen lehia eta kanpotaren bi jokalari altuenek, min egiten ziguten. Kanpokaldeko jokalari arinek gure defentsan min egiten zuten eta taula azpiko jokalariei emandako azken paseek, saskiraketa errazak ahalbidetzen zieten.

Etxeko taldeak joanekoan irabazitako partida zuten buruan eta emaitza errepikatu nahiak, erabaki okerrak hartzera bultzatzen ziren presaren presaz.
Bisitariak 7 puntutako errenta izatera heldu ziren eta azken laurdenaren hasieran 5 puntu.

Etxeko taldeak hortzak estutu eta poliki-poliki aldea ezerezean utzi zuen azken 6 segunduetara berdinketa batekin helduz. Azken baloi jabetza etxeko taldeak zuen eta gauzak ondo egin ondoren, partidaren garaipena ahalbidetzen zuen saskiraketa lortu zuen.
Garaipen honekin, bi garaipen jarraian eskuratu ditu Lila Take taldeak eta azken lauetatik hiru. Agian entrenatzaile lanetan sartu berri den Unai Goyaren eskua izango da...

Kontuak kontu, taldeak lanean jarraitzeko arrazoia begien aurrean du. Egun, koparako sailkatzen diren zortzi taldeen artean sailkatua dago taldea. Zaila izango da ligaxka amaieran sailkapena mantentzea, baina duela aste gutxi inor ez zukeen pentsatuko talde honek egun lau garaipen izango zituenik.

Aupa Lila Take.

menu
menu