Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Batean kale, bestean bale

TAKE-ko senior neskak asteburu lanpetua izan zuten bi norgehiagoka jolastuta. Eskoriatzaren aurka garaipena eta Iraurgiren kontra ordea porrota eskuratuz.

Zubia datorrela eta, bi partidu jokatzea egokitzen zitzaion taldeari azken asteburu hontan. Inauteriak eta gero eta soilik ostiraleko entrenamendua prestakuntza bezala. Ez da egoera egokiena, baino beti bezala gogotsu zeuden jokalariak lehiarekin hasteko.

Larunbatean Eskoriatza zan aurkaria Usabalen, irabazi behar diren norgehiagoka horietako bat. Ez da
erraza izaten egoera hortan taldearen maila altuena ematea, baino Tolosarrak ondo haritu ziren hasieratik.
Ekipoko guztiak ziren jokatzeko prest, Jasone barne nola ez, eta talde lan hori ondo burutu zuten TAKEtarrak. Kantxaratu ziren 11 jokalariek lortu zuten saskiratzea, inoiz erraza ez dena. 5 hiruko sartu
zituzten, eta jaurtiketa libreko marratik %85 itzela lortu zuten. Guzti honen ondorioz ohikoak ez diren 67
puntu saskiratu zituzten. Erasoan beraz zoriontzeko lana larunbatekoa!

Norgehiagokak ez zuen istorio handirik izan, lehen laurdenetik markagailuan agintzen hasi ziren
etxekoak, eta inoiz ez zioten galdu aurpegia norgehiagokari. Aipatu beharra dago, azken urteetan bezala, sailkapenean azpitik dauden taldeen aurka inoiz ez dutela kale egiten jokalari hauek, erreza ematen du, baino ziurtzat eman behar ez dan zerbait bada.

Igandeko norgehiagoka desberdina izango zela bagenekien aldez aurretik. Aurkaria Azpeitiko Iraurgi, bi denboralditan partidurik galdu gabe dagoen taldea, etxetik kanpo, larunbatean beste partidu bat jokatuta
eta inauteriak ondorengo asteburuan. Zerbait gehio?

Partiduari aurpegia ez galtzea zan helburu nagusia, eta hortan kontzentratuta ekin zioten beroketari gure
jokalariek. Kasu hontan Martaren bajarekin aurpegiratzen zuten lehia gureak. Deskribatutako egoera izanda ere, hasiera ikustekoa izan zen Tolosarren aldetik. Lehen laurdenean bi taldeek paretsu lehiatu ziren, saskibaloi maila altua erakutsiz, eta markagailuak etxekoen alde18-13koa erakutsi arren, TAKEkoak ez ziren Azpeitiarrak baino gutxigo izan 10 minutu hauetan.

Tamalez bigarren eta hirugarren laurdenean Iraurgiko neskak gure gainetik pasa ziren inongo zalantzarik gabe. Baloi ugari lapurtzen, kontraerasoan bukatzen behin eta berriro, talde bezala baloia azkar eta ondo mugituz, eta gainera kalitate handiko akzio indibidual ugari burutuz. Honek markagailuan erabakigarria zen zuloa ireki zuen. Gure neskak azken laurdena irabaztea lortu zuten, izaera handiko jokalariak direla erakutsiz, ez da batere erraza egoera hauetan jolasten jarraitzea, eta azken 10 minutuetan hau bai lortu zuten. Azken emaitzak igandean gertatutakoa argi uzten du 77-43arekin.

Horrelako astindu batek, beti sentsazio txarrekin uzten zaitu. Eta egia da, batez ere defentsan hobetzeko asko dagoela argi uzten digula asteburuak. Baino horrek ez du ezabatu behar asteburuan ikusitako on guztia. 5 hiruko saskiratu ziran bi partiduetan, tiro libretako portzentai oso ona bi partiduetan, eta sartutako 43 puntuak Iraurgik aurten jasotako hirugarren puntuazio altuena izan da.

Datozen atsedena eguna disfrutatu, eta bueltan indar berrituak bueltatuz, denboraldiko azken txanpa
positibo baten bila joango gea, egiten hari garen lan guztiak bere saria eukiko baitu ziur! Aupa neskak eta
1, 2,3 ... TAKE!!!!

menu
menu