Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bukaerarte sinestearen saria

Panelfisako kadete neskak azken minutuan beste garaipen bat lortzeko gai izan ziren, Saski Axular-ko kantxa gogorrean.

Gertu zuten gure jokalariek Donostiarren aurka jokatutako azken lehian gertatutakoa. Saski Axularreko neskek gauzak oso zailak jarri zieten Tolosarrei, partidu bukaerara aurretik iritxi, baino azken momentuan lortutako saskiratzeak garaipena eman zieten TAKEtarrei. Larunbat hontan igoera fasean murgilduta aurpegiratzen zuten berriro Donostiarrak, baino orain beraien kantxan. Norgehiagoka gogorra izango zela argi beraz, bi taldeak lehen postuengatik borrokan direla eta, garaipena lortzeko gogokin baitziren.

Hasieratik argi geratu zan bi taldeek buru belarri ekingo ziotela lehiari. Lehen minutuetan alde batetik
eta bestetik saskiratzeak iristen ziran, eta esan beharra dago Tolosarren defentsa ez zela egokiena izan hasiera honetan. Markagailuak erakusten zuen 16-14a esaten zuen bezala. Argi zegoen beraz defentsan hortzak estutzea egokitzen zela, 1X1ean gehiago saiatu, taldekidearekin gehiago komunikatu, errebotea ixteko garaian lan hobea egin... gure esku dauden ekintzak, eta negoziaezinak izan behar direnak.

Neurri batean guzti hau lortu zuten Tolosarrak, hurrengo 3 laurdenetan aurkaria 8, 5 eta 10 puntuetan utzi baitzuten. Baino partiduak istorio asko izan zuen...

Bigarren laurdenean markagailuari buelta ematea lortu zuten Tolosarrak. Atsedenaldira 24ra berdinduta
iritsiz. Dena erabakitzear ba eta etortzear zegoen erakusgarri. Bigarren zatian berdintasuna nagusi izan
zen, bi taldeek arazoak zituzten puntuak pilatzeko, kantxan saskibaloi bizia ez zan ikusten, eta urduritasunak agertzen hasi ziren bi aldetan. Azken laurdenara Tolosarren aldeko 29-30ko emaitzarekin
sartu zan norgehiagoka.

Momentu honetan Donostiarrak baloia “poste bajo”-n sartzen hasi ziren, eta gure neskek hau
defenditzeko arazoak izan zituzten. 3 minutu faltan etxekoak 35-32ko abantaila zuten, baino Maddiren
hiruko batek gauza berdintzen zuen. Ez zan azkenekoa izango ordea... Laster Donostiarrak abantaila berreskuratzen bai zuten. Minutu bakarra jolastear eta berriro ere 3 puntu etxekoen alde eta bi jaurtiketa libre beraien alde. Gauza erabakita zirudien... Baino bi jaurtiketak huts egin ondoren, Donostiarrak zonan ipini ziran azken defentsatan, Tolosarren jokaldia ezertan utziz, baino baloia berriro Maddiren eskuta iritsi, eta beste hiruko batekin norgehiagoka berriro berdintzea lortzen zuen! Hurrengo defentsan TAKEtarrak baloia berreskuratu, Izaro saskira sartu eta seinalatu gabeko falta baten ondoren, Iratik baloia zuela saskiraketa eta falta lortzen zuen! Ez zegoen gehiagorako denbora egon, eta berriro ere zortea gure alde egonda, garaipena TAKEkoentzat. Bertan geuden guztion poza nabarmena!

Hobetzeko atalak utzi zituen partiduak, baino aipatu behar da ere taldeak erakutsi zuen izaera. 40
minutuak borrokatu zituzten, inoiz ez sinesteari utzi gabe. Zoriontzeko jarrera benetan! Ezin aipatu gabe
utzi Donostiarren lana. talde ona dira, eta aurten partidu askotan zortea kontra izan dute azken
momentuetan. Iritsiko zaie hau aldatuko dan garaia!

Bide onetik doa denboraldia, eta horrela izaten jarraitzeko astean zehar gogotsu haritzea besterik ez
dago. Aupa neskak hau eta gehiago ere lortzeko gai zaretela! Aupa ekipo eta 1, 2, 3... TAKE!!!

menu
menu