Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hirugarrengoan bai!

Egutegian gorriz markaturiko eguna zen Larunbatekoa. Bergararekin izan genituen bi lehiak oso estuak izan ziren, bietan luzapenera iristeraino.

Haien aurka jokatutako azken aldian ezin izan genuen lehen 30 minutuetako lan ona borobildu. Zapore gazi-gozoarekin itzuli ginen etxera, baina honek hurrengo partidurako gogoak biderkatu zituen.

Azken aste honetan osatutako saioak onak izan ziren; aurreko asteetako joera jarraituz. Irailean lehen aldiz elkartu ginenetik hobekuntza argia da. Bestalde, taldekideen jokoa hobeto ezagutzen dugu eta elkarrekin jolastea askoz ere errazagoa dela dirudi.

Partidura itzuliz, hasiera onak markatu zuen emaitza. Lehen minututik bizi-bizi irten ginen zelaira. Taldeko defentsa oso ona izan zen, elkar laguntzea lortu baikenuen. Defentsa ona baliatuz kontraeraso errazak atera genituen; baina hau gutxi ez balitz estatikoan saskiratze errazak ere lortu genituen. Aipagarria bestalde egun hartan elkartu ziren 12 jokalariek hartu
zutela parte lehen laurdenean, beraz ateratako abantailaren merezimendua denena da.

Lehen hamar minutuetan emaitza 16-1ekoa izan zen Take Orbinoxekoen alde. Gainontzeko 30 minutuetan lehia askoz ere parekoagoa izan zen, erakutsi genuen intentsitate maila ez zen izan hasierakoa bezain ona. Gainera, Bergarakoek aurrerapauso bat eman zuten
jokoan. Hala ere, partidu osoan zehar abantaila ondo kudeatu genuen, eta lehen laurdenean aterako aldea mantendu genuen.

Partidua 38-22koarekin amaitu zen. Larunbat goiza pozez hasi genuen, Hirugarrengoan bai! Markagailuak ematen zaion garrantzi ez duenez, entrenatzailearen izaera kritikora bueltatuz, sentsazioa nahiko onarekin joan ginen etxera. Hobetzeko gauza mordoa geratzen zaizkigu, eta horrexekin hasi beharko gara ‘Enkounterrak’ markatzen duen aste honetan.
Hurrengo astean Donostin jokatuko dugu Bera Beraren aurka, ohikoa ez den ordutegian,
18:00etan Paco Yoldin.

Pausoz pauso lanean jarraitu behar dugu!
1,2, 3... TAKE!!!

menu
menu