Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Dena larunbaterako

Kadete mutilek Euskal ligan mantentzeko aukera bikaina dute asteburu honetan Usabal kiroldegian

Izugarrizko lana egin ondoren urte osoan zehar, iritsi da dena emateko garaia. Asteburu honetan Redline Mekanika TAKE kadete mutilen taldeak Araberri Ibaiondo jasoko du Usabal kiroldegian goizeko 12:15etan. Bertan Euskal ligan mantentzeko jokoan dauden bi plazatako bat eskuratzeko aukera izango dute matematikoki irabazi ezkero. Gogor aritu dira jokalariak momentu honetara indartsu eta ilusioz iristeko, orain jokatzeko garaia iritsi da.

Gogoan izan aurten izandako ibilbidea, irailean erendimenduko ligan kozka egitea atera ginen, gure ahalegin guztiak utziko genituen konpetitzeko eta goiko postuetan aritzeko. Gauzak direla medio, emaitza aldetik oso positiboa izan zen lehen urte erdia, joko aldetik aldiz, hobetzeko aukera garbiak ikusten ziren.

Ondoren, Euskal ligara igotzeko lauko finala etorri zen, eta nahi baino gehiago sufritu behar izan genuen helburua lortzeko. Handik hilabete exkax batera Euskal Ligako lauko finala, izugarrizko esfortzua egin eta gero, finalera sailkatzea lortu genuen, urtean zehar hainbeste beldurtzen zigun “Euskal Liga” horretan konpetitzeko gai ikusi ginen. Momentu horretan konturatu ginen gure aukera, gaitasun, habilezia eta mugak askoz haundiagoak izango zirela lan pixka bat egin ezkero. Aurreko eguneko esfortzua eta bidaia kontuan izanda, finalean ez genuen aukerarik izan, pena bat.

Hala ere, hainbeste nahi genuen Euskal liga hori hastear zen, egutegia atera zen eta beste fase bati aurre egin behar genuen. 6 talde eta bi aukera ligan mantentzeko, helburua zaila zen baino aukerak zeuden, zergatik ez?

Partiduak joan ahala, arazoen eta zailtasunen aurrean gure taldea haundi egiten zela konturatu ginen, arazoei aurre egin eta taldea pixkanaka sendotuz joan zen. Urtean zehar ikusi ez den jokoa erakusten ari ziren jokalariek, bai erasoan eta bai defentsan.

Horrela gaurko egunera arte, 6 garaipen eta porrot bat gure bizkarrean, A2 multzoaren lehenengo postuan eta inoiz baino gogo eta indar gehiorekin. Larunbatean hain zaila ikusten genuen helburu hori lortzeko aukera dugu, gainera Usabalean. Denok batera lortzeko gai izango gara.

Eskerrik asko eskeini diguzuen urtea eta saskibaloi mailagatik, kanpotik ikusita ikusgarria izan da eta. Goazen urtea behar bezala amaitzea eta fuerte bulla eginez esatea Euskal ligara igo garela bertan geratzea!

Animo Mutilak! 1 2 3 TAKE!!!

menu
menu