Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipenetik gertu

Take Redline Mekanika 32 - Atletiko Sn Sn Anie 35

Atletiko Sn Sn Anie taldea gure antzeko maila duen taldea da, eta garaipena lortzeko aukera aproposa zela genekien Takekoek. Lehen itzulian bi bera galdu genuen partidua eta oraingoan irabazteko helburuarekin kantxaratu zen Tolosako taldea. Tamalez, garaipenetik gertu egon ginen arren, ez genuen hasieran finkatutako helburua lortu. Baina hori saskibaloiak duen aldeetako bat da, batzuetan galdu eta besteetan, gutxitan izanda ere, irabazi egiten da. Maila paretsua duten taldeen artean akats gutxien egiten dituen taldeak irabazten du. Honek ez du esan nahi akats asko egin genituenik, baizik eta Atletikoko neskak guk baino saskiratze gehiago lortu zituztela.

Partidu osoan zehar markagailua oso pareko zihoan, bat gora, berdinduta, bat bera...Gehiengo aldea lau puntukoa izan zen. Argi ikusten zen inork ez zuela amore emango partidua bukatu arte, eta Takeko neskak erakutsi zuten. Hiru minutu faltan partidua berdinduta zihoan, tamalez, lehen esan bezala, Atletikoko neskak momentu horretan saskiratze gehiago lortu zituzten eta azken segunduetan Takekoak hiru bera markagailuan. Jokaldi baten ostean partidua berdintzeko aukera izan genuen, baina destinoa ez zegoen gure alde...

Zoriontzekoa nesken jarrera, amaierara arte irabazteko gogoa erakutsiz! Egindako lana ona izan zen, nahaste txiki batzuk kenduta. Baina lanean jarraitzera neskak, bi partidu geratzen dira eta!

Aupa zuek, 1, 2, 3...TAKE!

menu
menu