Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BIKAIN NESKAK!

Inter taldea jaso zuen larunbatean TAKE Orbinox taldeak, multzoko liderra. Azken asteetako lan bikainak Tolosako nesken garaipena ahalbidetu zuen.

Zorionak larunbateko partiduagatik neskak!
Irailetik apirilera egindako hobekuntza nabaria da gure taldean. Horren erakusle izan daiteke azken
partiduan eskainitako maila eta lortutako garaipena. Markagailua alde batera utzita, partidu guztian
zehar Tolosako neskek erasoan ia erabateko lasaitasuna erakutsi zuten, baloia bikain mugituz.
Defentsan, laguntzak bikain gauzatu genituen eta jarrera lehiakorra une oro erakutsi genuen.
Akatsak eta hobetzeko gauzak egon ziren noski, baina horiek gabe hobetzea zaila. Saskibaloiaz
gozatzen ari direla ematen du kanpotik eta horrek entrenatzeko gogoa handitzea dakar. Urtea ondo
bukatzeko beraz entrenamenduetan lan egitea besterik ez zaigu gelditzen!
Datorren astean Lasartera joango gara, denboraldia joko ona eskainiz amaitzeko asmoz. Talde honen
aurka jolastutako partiduan ezin izan genuen ondo jolastu, arantza hori kentzeko aukera bikaina
baietz?
1,2,3...TAKE!

menu
menu