Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

SASKIBALOI RAZIO BIKOITZEKO ASTEBURUA

Bi partida jokatu dituzte joandako asteburuan Take Super Ekoko taketarrek.

Lehena Ordizian ostiral arratsaldean, Final Fourrean sartzeko aurkari zuzen baten aurka. Partida hasierako lehen 2-3 minutu txukun jokatu ondoren bi taldeen partetik joko kaxkarra nagusitu zen. Tolosarrak ez ziren gai izan partiduaren erritmo eta intentsitatea kontrolpean izatea 3. Laurdena arte. Ordurarte nahiko joko maila konformista erakutsi zuten arren, defentsak filak igo eta partiduren gaineko kontrola hartu zuten. Akatsak tarteka eginez baina hauei erantzun bikaina emanez.

Horrela azkenean aurre hartu zuten markagailuan, azken emaitza 43-59 izanik
Tolosarren alde. Deigarria da defentsako jarrera aldaketa honen ondorioa, izan ere lehen
bi laurdenetan 10 puntu edo gehiago jasotzen ditu taldeak eta azken bi laurdenak
irabazteaz gain aurkariak 10 puntutatik behera geratu ziren.

Bigarren partidua berriz, Usabalen izan zen, normalean bezela, larunbat goizean.
Aurkari, Goierriko taldea, partida hontan ere hasierakoak izan ziren minutu pisutsuenak,
defentsan despiste asko eta aurrean zenbait indibidualismo ikusi ziren, eraso asko ondo
kokatutako goierritarren defentsa baten aurka. Egoera honetan abantailak sortzea asko
kosta zitzaien tolosarrei. Oraingoan bigarren laurdenaren erdialdean eman zen txip
aldaketa. Eta defentsako lan onak errazago erasotzeko aukera eman zien.
Partidaren azken emaitza 58-33 izan zen jarrera hau azken 25 minutuetan mantenduz.
Final Fourrean sartzeko aukeren inguruan Super Ekokoek beraien esku dute sarrera,
izan ere azken jardunaldiaren faltan 4. Postuan daude sailkapenean 5.arekin enpatatuta
baina aberagea irabazita. Beraz azken partidua irabaziz gero Easo Raviolinaren aurka
jokatuko dute finalerdia Maiatzaren 11-ean.
1, 2, 3 TAKE!!!

menu
menu