Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Merezitako garaipena

TAKE-ko senior nesken lehen taldeak maila altuko norgehiagoka burutu zuten garaipen on bat lortzeko.

Askotan esan oi dugu, talde honen sendotasun handietako bat, sailkapenean berako aldean dauden aurka inoiz ez huts egitea dela. Ordea, sailkapenean goran dauden aurkariekin, batzuetan partidu handiak jokatuvbaino garaipena lortzea kosta egiten zaigula. Zorionez, azken larunbatean hau ez zan bete, eta lehen itzulian gure gainetik pasa zen Oiarsoren aurka garaipen handia lortu zuten TAKEtarrak.

Azken larunbatean BeraBeran aurka distira gabe garaipena lortu ondoren, gogotsu ziren gure neskek
aurkari indartsu batekin neurtzeko taldearen benetako maila erakusteko, hare gehiago ere gogoratuta lehen itzulian Oiarsoko nesken etxean gertatutakoa gogoratuz, norgehiagoka horrek ez bai zuen erakutsi bi taldeen arteko benetako diferentzia.

Gogo hauek, lehen minututik izan ziren nabari larunbatean. Lehen 10 minutuetan ikusi zena, ez baita
ohizkoena Usabalen. Ainhoak etxekoen markagailua irekitzen zuen hiruko batekin, baloia erasoan azkar
eta ondo mugitzen zan, eta honi esker jaurtiketa aukera argiak topatu zituzten gure jokalariek, beste
batzutan ez baino hontan bai sartu ziren, eta lehen laurdenean 4 hiruko saskiratu zituzten gure neskek,
Ainhoak bi bider, Krisek eta Alaitzek behin. Tolosarrak nagusi ziren kantxan, baino Oiarsokoak ez dira
makalak eta gainera sailkapenean postuak igotzeko borrokan murgilduta daude, eta norgehiagokan sartutavmantentzea lortzen zuten. Atsedenaldira 24-21 Tolosarren alde.

Bigarren zatia ikustekoa izan zen, tentsio handiko norgehiagoka bizi baitzan Tolosan. Oiarsoko neskak
kanpoko jaurtiketatan asmatzen hasi zuten, eta markagailuari buelta ematea lortu zuten, hirugarren
laurdenaren amaiera honek 32-35ekoa erakusten baitzuen. Dena erabakitzear eta kantxan eta aulkietan
urduritasunak goraka egiten.

Bi taldeak erasoan asmatzen jarraitzen zuten, etxekoak defentsan gogortasuna igo zuten, baino Oiarsoko neskak jaurtiketa libreko marratik ondo baino hobeto asmatzen zuten. Lau mintu faltan abantaila 4 puntukoa zen kanpokoentzat, eta zorionez TAKEtarrak izan ziren minutu hauetan bai erasoan bai
defentsan hobeto moldatu zirenak. Martan 2 jaurtiketa libre, eta Iratin saskiratze batek markagailua
berdinduta uzten zuten azken minutuan. Defentsa on baten ondoren, Tolosarrak erasoko trantsizio bat nola
burutzen dan erakutsi zuten, eta Maddik saski azpian garaipena emango zuen saskiraketa lortzen zuen!

Azken defentsa bati esker garaipena Tolosan eta talde osoaren poza nabarmena!

Aipatzekoa batez ere, gure neskak defentsan egindako lan bikaina 40 minutuen zehar, altueran irabazle ziren jokalari askoekin borrokatuz blokeoen defentsan, poste bajuko egoeratan eta aldaratzea ixteko momentuan izugarrizko esfortzua egiten. Horrelako lanekin irabazten dira exigentzia altuko
norgehiagokak, eta Tolosarrak erakutsi zuten guzti hau ederki egiteko gai direla. Zorionak esfortzuagatik!
Guzti hau gutxi ez balitz, kantxan ziren 10 jokalariek puntuak saskiratzea lortu zuten, maila hauetan
batere errexa ez dan datua, eta talde lanari buruz ondo baino hobeto hitz egiten duen datua. Aupa ekipo!

Taldeak astean zehar lanean gogor jarraitzen du, maiatzak 4ean datorren erronka handiari aurre egiteko.

Aupa neskak pila bat balio duela guzti hau!!! 1, 2, 3... TAKE!!!

menu
menu