Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ILUSIOA

Bide onetik doaz TAKEko lehen taldeko neskak, denboraldiko bigarren garaipena lortu baitzuten pasa den larunbatean.

Partiduetan ikusten dena aurrez entrenatutakoaren isla izaten omen da eta gure kasuan behintzat horrela izaten ari da. Azkeneko asteetako entrenamenduak bide onetik joan dira; intentsitatea nagusi, jarrera ona ... Ezin dugu erlaxatu, taldea aurrera eramatea guztion lana da, ez ahaztu.

Larunbateko partiduari buruz esan txalotzekoa izan zela Tolosako neskek hasieratik amaierara arte erakutsitako jarrera. Partiduan sartuta egon ziren, elkar animatuz, aurkariaren jokoan sartu gabe...

Lehen zatia gogorra izan zen. Askotan atzetik joatea egokituta ere, ez genuen burua inongo momentuan galdu, beraiek asko asmatu zuten kanpoko jaurtiketetan eta horri aurre egitea ez da batere erraza. Bigarren zatian fisikoki nagusitu ginen eta horrek partidua gure aldera bideratzea ekarri zuen. Etxetik kanpo horrelako talde baten aurka garaipena lortzeak, zer demontre, ilusioa eta poza sortzen du!

Partidu amaieran irribarreak ikustea baina gauza hoberik ba al da?

Aupa neskak! 1,2,3...TAKE!!

menu
menu