Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LANEAN JARRAITZEKO AITZAKIA

Ez zen sentsazio onarekin gelditu senior nesken lehen taldea larunbatean Atletikoren aurka jokatutako partiduan.

Taldea lehendik ezagutzen genuen: kalitatez jositako jokalariak, defentsako presioa... Erronka gogorra izango zela bagenekien. Entrenamendu astea ez zen txarra izan nahiz eta batzuetan
intentsitatea falta entrenatzaile eta jokalarien partetik.

Gogotsu kantxaratu ginen. Kanpotik asmatzen hasi ziren Donostiako neskak eta 1x1eko erasoan kalitatezko jokaldiak egin zituzten. Gure defentsa ondo moldatu zen eta erasoan nahiko ondo aritu ginen. Atsedenaldian markagailua 22-22koa zen.

Bigarren zatian ez genuen guk dakigun bezala jokatu; erasoan azkarregi amaitzen genuen, defentsako trantsizioan huts egin genuen eta errebotea ez genuen behar bezala zaindu. Landu behar diren gauzak inolaz ere. Hala ere, eta behin eta berriro errepikatzen ari gara (eta espero
horrela jarraitzea) , eskertzekoa da TAKEko neskek amaierara arte erakutsitako jarrera. Ez zuten partidua amaitutzat jo markagailuan atzetik joanda eta erasoan asmatu ezinda ibilita ere.

Sentsazio onak berreskuratzeko garaia dugu orain. Astean zehar lan egin eta asteburuan babarrunen aurretik Alde Zaharrari aurre egitea egokituko zaigu. Partiduak entrenamenduaren isla omen dira, badakizue neskak, astean zehar borrokatzea besterik ez dugu!

Aupa Neskak! 1, 2, 3... TAKE!

menu
menu