Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

20 BAI, 20 EZ.

Normalean azterketa bat ez da gainditzen aurretik ez bada lan ona egin eta txukun prestatzen.

TAKEko senior nesken astea ez zen ondo joan entrenamenduei dagokionez; bajak izan genituen
eta ezin izan genuen partidua nahi bezain ondo prestatu.
Partidurako 8 jokalari, horien artean Izaro Arrate . Lehen urteko jubenilak lehendabizikoz jokatu
zuen nesken lehen taldearekin, zorionak! Atzean utzi pasatako astea, ondo berotu eta egurra
emateko asmoz irten ginen.
Lehen 5 minutuetan ez zen saskiretarik izan. Urduritasuna, defentsa gogorrak... ez zen hasiera
erraza izan. Min handia egin ziguten kanasta azpian, erasoko errebote asko kanastan bihurtu
zituzten eta hortik lortu zuten abantaila markagailuan. 2.laurdena erasoari dagokionez,
ezabatzeko modukoa. 2 puntu soilik lortu genituen. Atsedenaldian markagailua 7-20, gu atzetik.
Nola eman buelta horri? Nola motibatu neskak? Zenbat galdera entrenatzaileok...
Ba, segidan etorri ziren 20 minutuak ezin hobeak izan ziren. Burua altxatu, defentsa gogortu
eta erasoan asmatzen hasi ginen. Zein ona izan zen gure neskak baloia lapurtzeko asmoz lurrera
botatzen ikustea, errebotean fuerte aritzea, laguntzetako defentsa onak eta erasoan 1x1ean
irmo aritzea...
Ezin izan genuen garaipena lortu, baina a ze nolako 20 minutu! Saskibaloia gustatzen zaigu
horrelako minutuengatik. Animo neskak, hilabete dugu lanean jarraitzeko.
1,2,3...TAKE!

menu
menu