Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bi partidu ezberdin

TAKE senior nesken lehen taldeak ezin izan zuen larunbatean BKL-ren aurka garaipena lortu.

Lehen 20 minutuetan sentsazio onak izan genituen. Erasoan baloia mugitu eta saskira erasotu genuen, gure jokoa jokatzen eta kontraeraso ugari ateratzen.
Hala ere, jaurtiketa aukeraketa ona izan arren, jaurtiketa asko ez ziren saskiraketan bihurtu, baina defentsan egindako lan onari esker jaurtiketa akats
hauek ez zuten garrantzia hartu eta lehen zatia 26-15 bukatu genuen.

Atsedenetik bueltan ordea, markagailuko abantaila erosoa ikusita erlaxatu egin ginen. Beraien jokoan erori ginen, erasoan asko kostatzen zitzaigun baloia
mugitu eta erasotzea, eta jaurtiketa asko huts egin genituen. BKL-ko neskek ordea puntu ugari lortu zituzten hiruko marratik eta azkeneko minutuetan
markagailuan aurretik egotea lortu zuten. Azkenean 7 punturengatik ezin izan genuen garaipena lortu.

Orain lanean jarraitu behar dugu, aste honetan gogor entrenatuz eta igandean zarautzen aurka jokatzea suertatzen zaigu.

Aupa neskak!! 1,2,3 Take!!

menu
menu