Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Junior nesken hasiera ezin hobea igoera faseari

Redline mekanika TAKE-ko neskei Añorga A taldearen aurka aritzea egokitu zitzaien fase berri honi hasiera emateko, eta helburuak ondo baino hobeto betetzea lortu zuten.

Gogotsu ari dira aurten gure junior neskak, eta ilusioz aurpegiratzen dute aurrean aurkeztu zaien erronka
berria. Lenengo fasean emaitza onak lortzeari esker, orain igoera faseari eman diote hasiera, bertan talde
indartsuekin lehiatzeko aukera izango dute, hobetzen jarraitzera lagunduko dien egoera, eta aukera izan
ezkero, datorren urterako errendimenduko plaza irabazteko borrokan lehiatzeko ere.
Ilusio horrekin ekin zioten igande hontan lehen jardunaldiari. Donostiko Añorga A taldea zuten aurkari,
eta nahiz eta ez izan ligako talde beldurgarriena, bide honi hasiera egokia emateko urduritasun puntu hori
nabaria zen. Hala ere, duda hauek azkar argitu zituzten Tolosarrak, norgehiagokaren lehen zatia ikustekoa
burutu bai zuten.
Nahiz eta partiduaren lehen minutuak berdinduak izan, laster hasi zan gauza Tolosarren alde bideratzen.
Ixiarren hiruko batek (epaileari begiratu ondoren jakiteko ea zapaldu zuen edo ez) gure nesken aldeko
partzial bati eman zion hasiera, lehen laurdena 8-19ko markagailu batekin itxiz. Bigarren laurdenean
taldearen arma nagusienetariko diren presioa eta eraso azkarrak izugarriak izan ziren, behin ta berriro
trantsizio ofentsibotan saskiratze errazak lortzen zituzten Takekoak, eta aurkariaren animoak behera joan
ziren honi esker. Laurdenaren emaitza 10-24ekoa Tolosarren alde. Honekin, atsedenaldira norgehiagoka ia
erabakita utzi zuten gure jokalariek.
Bigarren zatia ordea ez zan hain distiratsua izan Taketarren aldetik. Hirugarren laurdenean etxekoak izan
ziren nagusi, eta hau ikustearen ondorioz gure neskek burua zertxobait jaitsi zuten, batez ere 1X1eko
defentsaren lanean eta aldaratzea ixtearen orduan. Ikasi egin beharko degu, aurkaria hobeto daon
momentu horietan, lana gogorrago egitea egokitzen dela, eta saskibaloi jokoaren egitura dela eta,
partiduro egongo dira momentuak nun aurkaria gehio asmatzen duen. Zaila, baino ezinbestekoa da
momentu hauek ondo gestionatzen ikastea.
Hala ere, azken laurdenean berriro Tolosarrak izan ziren nagusi, eta bukaerako emaitza 44-66ean utzi
zuten. Meritu handiko garaiena, batez ere aurten talde hontan ikusten ari den progresioarekin jarraitzen
dugula konfirmatzen baitu, eta igoera fase honi hasiera emateko modu ederra baita. Zorionak neskak eta
berdin jarraitzea!!!
Ordutegi arraroa datorren jardunaldian izango duguna, ostegunean 18:30tan jokatuko baitugu
norgehiagoka, eta a ze norgehiagoka! Aurrean aurten taldeari irabazteko gai izan den aurkari bakarra,
Donostiko Atletico hain zuzen ere. Denboraldi hontan partidurik gabe galdu daude, beraz aukera ezin
hobea ostegun hontakoa taldearen indarrak neurtzeko! Gogoak izugarriak dira gure jokalariengan, eta ziur
lehia interesgarria izango dela Usabalen biziko dena.
Aupa neskak, lanen gogor jarraitzea egunero jokalari eta talde indartsuagoak bihurtzeko! 1, 2, 3...
TAKE!!!

menu
menu