Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Supermanager-a martxan dago

Atzo jarri zuten martxan, baina gaur arte arazoak izan dituzte www.acb.com-ekoek. Bi aste daude lehen taldeak egiteko. Ez itxaron eta parte hartu taldeko liga pribatuan egingo den apustuan.

Nobedade ugarirekin aurkezten da aurtengo Supermanager-a. Beste urteetan atzerritarrak eta estatuko jokalarien artean aukeratu behar zen bitartean, aurten beste multzo bat ere sartu dute: selekzionagarriak, europarrak eta atzerritarrak.

Beraz, taldeak egiten hasi aurretik ondo irakurri araudi guztia. Supermanager-erako sarrera zuzena duzue webguneko azalean eskuineko aldean dagoen loturan.

Lehen taldeak egiteko epea Urriak 15-ean amaituko da, lehen partidua jokatu baino ordubete lehenago. Badago, beraz, jokalariak ondo aztertzeko nahikoa denbora.

Behin taldeak ondo osatu eta gero, taldeko liga pribatuan parte hartzeko aukera izango duzue. Bertan parte hartu nahi duenak idatz dezala e-mail bat takesb@takesb.com helbidera eta erantzuna jasoko du liga pribatuak nola izena duen eta zein kontraseña erabili behar duen esanez. Gogoratu, afari bat dago jokoan!!!!

Aldi berean, www.basketg.com webgunean ere liga pribatua egingo dute, irabazleei sari batzuk emanez. Oraindik ez dituzte jakinarazi zeintzuk izango diren sari hauek baino datorren asterako erabakita izango dituzte.

Beraz, animatu!!!!

menu
menu