Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezagutu ezazu... Ion Koldobika Arsuaga

Gaur hasten den atal berri honetan, zein hobeagorik estreinaldiko elkarrizketa egiteko, Koldo Arsuaga baino, “Jofresa” bezala ezagunagoa dena. Tolosan, saskibaloiaz hitz egitean norbait aipatu behar bada hori dudarik gabe, Koldo dugu. Urte asko daramatza saskibaloi munduan, gehienak jokalari bezala, baina entrenatzailea ere izan da eta azken urte hauetan TAKE-ko lehendakaria da.


Noiz hasi zinen saskibaloian jokatzen eta zergatik?
8 urterekin hasi nintzen. Javier Lorz-ek Olinpiadetako taldeak egin zituen, 4 geratu ginen at eta parte hartu nahi genuen.. Bakoitza (a la buena de Dios) talde batean sartu zuen. Niri kasualitatez saskibaloia tokatu zitzaidan. Gaur arte.

Ze oroitzapen dituzu lehen urte horietaz?
Oso onak. Ez nuen ia bateere jolasten. Oso txarra nintzen eta ez neukan indarrik, baina kriston giroa zegoen taldean eta oso gaztetatik herritik kanpo jolastea tokatzen zitzaigun. Trenean joaten ginen eta guretzako hori “la hostia” zen. Giro aparta zegoen taldean eta ni parte hartzen hasi nintzen 16-17 urterekin. Nintzen “el rey del banquillo”.

Zenbat urtez izan zara jokalari eta zein izan da zure ibilbidea taldean kantxak utzi eta gero?
20-21 urte egon nintzen jolasten eta talde uztea erabaki nuenean, erabakia definitiboa izan zen, ondo pentsatuta, “sin idas y venidas....”
Gero lehenengo taldea lau urtez nire bizkarrean eraman nuen eta horretako batean kategoria galdu genuen. Bitartean lehendakaria izaten jarraitu dut, ez dakit ondo zenbat urte daramatzaten lehendakari bezala.

Zeintzuk ziren zure bertuteak jokalari bezala?
Jokalari azkarra oso, kontraerasoan TAKE-ren egon den hoberena. Defendatzaile ona, “Inteligente en el campo”. Pase emaile ona eta jokalari taktikoa (nire kintakoak bezala). Oso jaurtitzaile txarra, gutxi egon dira ni baino txarragoak.

Jokalari bezala zein da beti gogoan izango duzun partida edo momentua?
Bi edo hiru.

16 urterekin Aldapetaren kontra 20 minutu baino gehiago jolastu nituen lehenengo aldiz (puntu asko berreskuratuta gainera).

Euskadiko Txapeldunordeak geratu ginenean 15 urterekin Bilbon.

Bigarren mailara igo ginen egunean, batez ere denboraldi horretan Sestaon jolastutako neurketan. Sekulako partida egin eta gero, 7-1 sartzen ginen A-1-era.

Eta nire bizitzako azken norgehiagoka. Iruñan, Larraona-ren aurka. Irabazi egin genuen eta kategoria mantendu. Saskibaloia uzteko modu polita.

Eta oroitzapenik txarrena?
Jokalari modura, oso gazte nintzela, norgehiagoka batean bi bera joanda eta denbora bukatzera zihoala, falta bat egin nuen inongo beharrik gabe. Berdinduta ginen eta beraiei bi jaurtiketa libre eman nizkien. Kristoren errieta jaso nuen eta jaurtiketak ez nituen ikusi. Hala ere huts egin zituzten.

Eta entrenatzaile bezala, bigarren maila galdu genuen eguna.

Ze desberdintasun ikusten dituzu orduko saskibaloitik gaur egungora?
Dena desberdina da. Gu taldea borobila ginen. Oso jokalari azkarrak ginen. Teknikoki gu baino hobeak leku guztietan zeuden, baino taktikoki gu dudarik gabe hoberenak izan gara.
Gure garaian, saskibaloia gure bizitzako gauzarik garrantzitsuena zen, orain bestalde.... hamaika gauza dauzkate buruan gaurko gazteek. Gure saskibaloian jolasteko “gudatu” egin dugu, gaur ordea dena “en el morro” eman behar zaie. Horregatik gurea bezala hartzen dugu taldea, guk eraiki dugu eta.

Kontutan izanik Garbajosa, Calderón, Nicola... bezalako jokalariak aurrean izan dituzula, zein da aurkari bezala izan duzun jokalaririk onena?
Atletiko San Sebastian-eko junior mailan zegoen bat, Koldo Marcos, “qué máquina”. Berarekin ezin genuen inoiz. Miguel Santos ere defendatu nuen, bere taldeko hoberena zen. Gero asko egon dira izen handikoak baina...

Zein iritzi duzu saskibaloiaz orokorrean eta batik bat Gipuzkoa eta Tolosakoaz?
Gipuzkoan saskibaloia asko jaitsi da nibelez. Junior eta kadete kategorietan gure garaian baino dezente ahulagoak dira jokalari eta taldeak. Lehen talde gehiago eta jokalariak 8-9 urterekin hasten ziren jolasten eta hori notatu egiten da. Tolosakoa, berriz, urte txarrak eduki eta gero, orain jende aldetik ikaragarri alai egoteko moduan gaude, hainbeste jende artean jokalariak aterako dira. Ea tendentzia mantentzen dugun.

Denek “Jofresa” bezala ezagutzen zaitugu, baina nondik datorkizu ezizen hori?
Nire asmakizuna izan zen .Egunkariko kronikak izen honekin firmatzen ditut. Ia nire kintakoa da, eta badago arrazoi bat bera aukeratzeko, baina hori niretzako gordetzen dut, ea asmatzen duzuen. Arrazoi nostalgikoa dago medio.

Nortzuk sortu zenuten TAKE eta zerk eraman zintuzten erabaki hori hartzera?
Jimy, ni, Dani Maiza, Mitxel, Valentín Mendez, Juan Mari eta abar. Hor mugitze ginen jendea. Eta guraso batzuk ere bai. Mancisidor (hilda dago), Mintegi, Eceizabarrena, Enrique apaiza... Eusko Jaurlaritzak lege berri bat jarri zuen eta talde guztiak ofizialak egin behar ziren, estatutuak eta abar. Horrela, 1989-ko azaroan sortu genuen. Izena, “a ojo” arratsalde batean....

Kluba azken urteetan asko hazi da eta jada 6 taldek osatzen dute. Nola definituko zenuke talde bakoitza hitz gutxitan?
Seniorra nahasketa bat da, jende gazte eta helduen artean, Mikel Txiki erdian geratzen zaigula....
Kadeteak, etorkizuna denbora motzean....
Eta beste guztiak gure harrobia.... Harro egoteko gure arrazoi handiena.

Eta noizko nesken talde bat TAKE-n?
Auskalo, nobedade bat izango zen. Akaso hurrengo urtean...
Ez da gauza erraza.

Seniorrei dagokionean, zein da helburua aurten? Eta lehen itzulia amaitzear dagoela ikusirik, non ikusten duzu taldea denboraldi amaieran?
Jokalariek igotzea dela helburua esaten dute... Nik uste dut ondo jokatzea, entrenatzera talde osoa etortzea, giro polita egotea, eta harrobiko gazteentzat erreferentzia bat izatea dira helburuak, beraiek hor jolasteko lana egin dezaten.
Hala ere, uste dut igotzeko postu bat lortzeko aukera edukiko dutela.

Nola ikusten duzu etorkizuna?
Uf........... hainbeste sorpresa ikusi izan ditut nire bizitzan……..
Ea gaurko tendentzia mantendu eta estruktura finkatzen dugun. Hori lortu behar dugu eta gero gerokoak.

menu
menu