Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezagutu ezazu... Mikel Ibañez

Denboraldi berriarekin batera, “Ezagutu ezazu…” atala martxan jartzeko, taldeari beharrezkoa zaion ozpin punttua ematen dion jokalariarekin gatoz. Datorren denboraldia urte sabatiko bezala hartzeko erabakia hartu du. Lagun hau, ezizen ugarirekin ezaguna den arren, Tolosako saskibaloi maitale garen guztiontzat beti MIKEL TXIKI izango da.

Noiz hasi zinen saskibaloian jokatzen eta zergatik?
Oso txikitatik hasi nintzen, 4-5 urte nituela.

Zeintzuk izan dira zu saskibaloian gaur zarena izaten lagundu zaituztenak?
Nire aita, Jofresa eta izan ditudan entrenatzaile gehienak.

Ze oroitzapen dituzu lehen urte horietaz?
Oroitzapen onak dira gehienak, baina Laskorain Ikastolaren aurka jokatzen genituen partiduak oroitzen ditut gehien, beti irabazten genuen.

Garai horretan aspaldidanik galduta zegoen fan mugimendua itzuli zen Berazubira. Horretan zuk zerikusi handia izan zenuen. Azkenaldian, harmailetan jende gutxiago ikusten da. Mugimendu hori berreskuratu daitekela iruditzen al zaizu? Lan honetan nor ikusten duzu zure ordezko bezala?
Hori dena mitoa da baina Ion “pistolas” Izagirre izan daiteke fan mugimendua ekarri dezakena.

Orain arte jokalari bezala, zeintzuk dira bizi izan dituzun momenturik gozoenak?
Jofresa zenean gure entrenatzailea, konfidantza haundiz jokatzen nuen eta oso gustora aritzen nintzen.

Eta oroitzapenik txarrena?
Minutu gutxi nituenean gaizki pasatzen nuen.

Zein jokalari izan duzu erreferentziatzat txikitatik?
Profesional mailan, Magic Johnson.

Zein da aurkari bezala izan duzun jokalaririk onena?
Jose Manuel Calderon.

Zein iritzi duzu saskibaloiaz orokorrean eta batik bat Gipuzkoa eta Tolosakoaz?
Pixkanaka goraka dijoala, baina oraindik ez zaiola behar den adina garrantzia ematen.

Bigarren aldiz Ingalaterra aldera zoaz. Lehenengoaren esperientzia izanik, bigarren honekin zein helburu dituzu?
Ingeles maila hobetzea da helburu nagusia, baina gauza gehiago ikasteko aukera izatea espero dut.

Hasiera batean urtebeterako zoaz, datorren denboraldian berriro ere zure jokoarekin gozatzeko aukera izango al dugu zure jarraitzaile sutsu garenok?
Ez dakit inorrek gozatuko duen, baina taldean niretzat lekurik badago irrikatan izango naiz berriro ere bueltatzeko.

Klubak nesken bi talde sortzeko egin duen apustuari buruz zein iritzi duzu?
Beharrezkoa ikusten nuen, pena da gure garaian horrelakorik ez izatea.

Nola ikusten duzu TAKE-ren etorkizuna? Eta nola ikusten duzu senior taldea maila berri honetan?
Nire ustez TAKE-ren etorkizuna oso baikorra da jende ona dagoelako atzean lan haundia egiten eta espero det gazteak ere pixkanaka sartzen jutea. Senior taldeak zaila izango du maila mantentzea, batez ere egindako aurre-denboraldiari begiratzen badiogu, baina esfortzu eta konpromezu pixkatekin ondo aterako da urtea.

Zuk klubean izan duzun ibilbidea ikusirik, talde gazteenetik hasi eta seniorretara iritsi arte, zer esango zenieke hasi berriak direnei?
Gogo asko jarri behar zaiola eta sakrifizioak ere egin behar dira, baina merezi du ematen duzuna baino gehiago jasotzen duzulako, lagun asko irabazten dituzu.

Atzerrian egonik nola moldatuko zara taldearen berri izateko?
TAKE-ren web orrira (http://www.takesb.com) eta forura sartuko naiz taldearen nondik norakoak ikusteko.

Aurten , zoritxarrez, taldean egongo ez zarenez, zein hitzekin agurtuko zenituzke taldekideak eta horrenbeste faltan botako zaituen afizioa?
Asko botako ditudala faltan eta nitaz gogoratzeko noizbehinka, behintzat afaritan... Lasai, segituan izango naizela berriro gerra ematen!

Elkarrizketa honen bigarren zatirako espero zaitugu urtebete baino lehen. Zorte on zure esperientzia berri honetan eta ez ahaztu hemen beti izango duzula zure txokoa.

menu
menu