Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Tolosako 3x3-a Ekainak 14-an izango da

Txapelketa bitan banatuko da. Goizez gaztetxoenek jokatuko dute alebin eta infantil mailetan. Arratsaldez, nobedade bezala, koadrilen artean jokatuko da txapelketa, talde bakoitzean, gehienez federatu bakarra egongo delarik. ANIMATU ETA IZENA EMAN!!!!

Datorren Ekainak 14-an, larunbata, Tolosa-n, 3x3 Street Basket-eko txapelketa antolatu du Aiz Orratz Elkarteak, herriko saskibaloi taldearen laguntzarekin. Egun bateko torneoa izango da eta goiz eta arratsaldez ospatuko da. Goizez, gaztetxoenen txanda izango da, alebin eta infantilena eta Foruen etorbidean ospatuko da. Arratsaldez, berriz, koadrilen artekoa izango da eta San Frantzisko pasealekuan jokatuko da

Izenemateak egiteko bi aukera daude:

- Batetik, Shanti Kirolak-era gerturatu eta bertan izenemate orria bete.
- Bestetik, www.takesb.com –en sortu den atalean bete izenemate formularioa.

Aurtengoan ere SARI garrantzitsuak daude:

Koadrilen txapelketan:

1º 4 afari Bidebide jatetxean + 4 Txapela + asteburu bat Nekazalturismo batean
2º 4 afari ORUE erretegian
3º 4 afari FRONTON jatetxean

Eta gainera, beste 4 afari zozketatuko dira Usabal Sagardotegian.

Alebin eta infantilen txapelketan:

1º 300 € Opari Txartela Shanti Kirolak-en
2º 200 € Opari Txartela Shanti Kirolak-en
3º 100 € Opari Txartela Shanti Kirolak-en

Parte hartzen duen jokalari bakoitzari kamiseta bat emango zaio opari gisa.


ANIMATU ZAITEZTE!!!!!!!!!!

menu
menu