Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bigarren garaipena jarraian TAKE Bide-Bide taldearentzat

Tolosarren arteko derby-an Bide Bide TAKE Aurrera TAKE-ri gailendu zitzaion emozioz beteriko partida batean. Azkenean emaitza 31-33.

Partida berezia jokatu zen joan den larunbatean Usabal kiroldegian. Kanpoan hotz egiten zuen baina barruan berotasuna nabari zen, etxeko bi taldek jokatzen baitzuten elkarren aurka.

Partida kaxkarra jokatu zuten baina emozioz beterikoa, lehen zatian Aurrera TAKE-koak izan ziren nagusi. Minutu gehienetan aurretik izan ziren, baina ezustean atsedenaldira iritsi aurretik, berdinketa ezartzea lortu zuten Bide- Bidekoek. Horrela, partida hasieran bezela zegoen.

Hirugarren laurdena oso ongi jolastu zuten Bide-Bidekoek aurkariaren presioa ongi gaindituaz eta saskiraketa errazak lortuaz, 7 puntu aurretik ere ibili ziren laurden honetan. Hala ere, azken laurdenean egindako akats batzuk partida amaierara paretsu iristea bideratu zuten. Minutu zailak izan ziren, baina azkenean lortu zuten partidua poltsikoratzea.

Behin bidea ezagututa, argi dago hemendik aurrera buru belarri saiatu beharko garela garaipenaren bidean jarraitzen, ANIMO MUTILAK .

menu
menu