Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezagutu ezazu… Beñat Azaldegi

Gipuzkoako selekzioarekin Euskadiko txapelketa irabazi ostean, Euskadiko selekziorako deitua izan zen Beñat Azaldegi tolosarra. Urte amaieran hainbat entrenamendu egin ostean, Zaragozan ospatu den herrialde arteko txapelketan parte hartu du, txapelketako laugarren postua eskuratuz.

Zer moduzkoa izan da orokorrean Zaragoza aldean bizitu duzun esperientzia?

Esperientzia ahaztezina izan da, opari ederra benetan. Beste mota bateko saskibaloia ikusi eta bertan parte hartzea paregabea izan da. Oso oso ondo pasa eta asko ikasteaz aparte saskibaloiaren beste arlo batzuk ezagutzeko aukera izan dut.

Lehen fasean hiru partida jokatu zenituzten Kanaria eta Gaztela-Leon-i irabazi eta Kataluniaren aurka galduaz. Zer moduz ikusi zenuen taldea eta zure burua?

Kanariarren aurkako partidura oso motibatuta atera ginen nahiz eta gu baino askoz gehiago izan fisikoki. Txapelketara partidarik ez genuela irabaziko pentsatuz joan ginen baina partida ikaragarri ona jokatu genuen eta irabazi egin genien. Gaztela Leonen aurkakora ere oso sendo atera ginen eta erraz antzera irabazi genuen. Kataluniaren aurkakora ordea, “galtzera” atera ginen askoz hobea baitzen taldeko bigarren geratzea, Balentzia Galizia baino aurkari errazagoa iruditu baitzitzaigun. Taldea oso ondo ikusi nuen eta nire burua nahiko ongi batekin baloratuko nuke.

Final laurdenetan balentziarrei 12 puntugatik irabazita finalerdietarako sailkatu zineten.

Partida pisutsu baten ostean aurrera atera ahal izan genuen finalaurrekoetarako txartela lortzeko.

Finalerdietan Madril gailendu zitzaizuen. Espero al zenuten?

Emaitza espero izatekoa izan zen. Gu batere presiorik gabe atera ginen, ezer galtzekorik gabe eta partidu polit bat jokatu ostean amore eman behar izan genuen.

Hirugarren eta laugarren posturako lehian, lehen fasean erraz irabazi zizueten Kataluniaren aurka jokatu behar izan zenuten, eta laugarren postuarekin konformatu behar.

Zein izan da indartsuen ikusi duzun selekzioa?

Hasieratik indartsuenak kataluniarrak izan direla iruditu zait, nahiz eta hirugarren postuan geratu.

Eta etorkizunean jarraitu beharreko jokalariren baten izena?

Bat baino gehiago esango nizkizueke baina Albert HomsAgustí Sans jokalariak oso gertutik jarraitzekoak iruditzen zaizkit. Nire taldekide batek baino gehiagok ere aipamena merezi dute.

Zertarako balio izan dizu esperientzia honek?

Saskibaloiaz asko ikasteaz gain jende berria ezagutzeko ere aukera polita eduki dut

Atal honetan ohikoak diren galderetara itzuliz,

Zergatik hasi zinen saskibaloian?

Futbolean hartu ez nindutenez saskibaloian hastea erabaki nuen. Muxu bat emango nioke kirol horretan hartu ez ninduen pertsonari.

Nolakoa izan zen hasiera?

Oso hasiera gozoa izan genuen bai nik eta baita taldekideek ere. Entrenamenduak oso dibertigarriak izaten ziren nahiz eta partiduetan egur handi samarrak hartu.

Ez dakit bere adina izan arte saskibaloian jokatzen jarraitu ahal izango dudan (kar, kar...) baina nire osaba Kike-ren bidea jarraitu nahiko nuke, oso ibilbide betea daukala iruditzen baitzait.

Zure jokoa nola definitzen duzu? Zer hobetuko zenuke?

Ez dakit. Nahiko jokalari borrokalaria naizela iruditzen zait. Hobetzeko, jaurtiketa, botea, azkartasuna, defentsa...

Nola ikusten duzu denboraldia TAKE Tovar Iturgintzarekin?

Ea gure postuan edo gaudena baino goraxeago bukatzen dugun...

Aurredenboraldian seniorrekin debutatu zenuenean zer sentitu zenuen?

Espero ez nuen kontua izan zen. Hasieran oso haundia zetorkidala sentitu nuen eta urduri xamar jarri nintzen baina Gonzi-k eta taldekideek eskaini zidaten konfidantzarekin bi partida ahaztezin jokatzeko aukera izan nuen.

Etorkizun batera zein asmo dituzu: jokalari, entrenatzaile...?

Denetik egitea espero dut, jokatzea zein entrenatzea oso polita dela iruditzen baitzait.

Eta bukatzeko, nola ikusten duzu kluba orokorrean? Zer hobetuko zenuke bertan?

Kluba forma onean dagoela iruditzen zait, jendea oso motibatua eta bizi ikusten baitut.
Zuzendaritzak lan asko egiten du eta eskertzekoa da euren ahalegina, zerbait hobetzekotan kamiseta rebersiblea denontzat (kar, kar, kar...).

menu
menu