Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezin TAKE Tovar Iturgintzak garaipena lortu

Partidu ederra jokatu zuen baina porrotarekin bueltatu ziren Azpeitira eginiko bisitan.

Oso partidu gogorra espero zen, baina irabazteko zorian egon ziren gure jokalariak.

Partidu nahiko orekatua joan zen, nahiz eta azpeitiarrek 4-6 puntuko abantailak gozatu atsedenaldirarte. Taldearen misioa oso argia zen: baloiak ez galtzea beraien kantxa osoko presioan eta kanasta errexak eragoztea. Tovar-ekoek oso ondo jolastu zuten atake-defentsa transizioan eta horrek partiduan sartuta egotea eragin zuen.
Partidua bukatzeko 3 minutu falta zirela markagailua 63-61 zen eta nahiz eta kantxa gainean dena utzi, ezin izan zen garaipena etxera ekarri azkenean: 73-62 galdu genuen.

Aipatzekoa da Tovar Iturgintza-ko jokalariek astero egiten duten lana: entrenamendu guztietan "a saco" jokatzen, intentsitatez, eta nahiz eta porrotak garaipenak baina gehiago izan, taldea goruntz doa. Lehenengo bueltan 20-30 puntuko aldearekin galtzen ziren partiduak, orain 5-10 puntuz ari gara galtzen, eta horrek asko esaten du jokalarietaz.

Denboraldia luzea da, eta Gabonetatik aurrera poz haundiak emango ditu talde honek.

Animo Unai eta azkar osatu!!

GORA TAKE TOVAR ITURGINTZA!!!!!!

menu
menu