Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezagutu ezazu... Izaskun Rezola

Nesken saskibaloiak TAKE-n izan duen lehen taldeko partaidea dugu Aralar Kirolak TAKE-ko jokalaria. Junior mailako azken urtea betetzen ari da Gipuzkoako lehen mailan lehian dabilen taldean.

1.Noiz hasi zinen saskibaloian jokatzen eta zergatik?

Ia denak bezala ikastolan hasi nintzen Eskola-kirolan futbola, saskibaloia eta eskubaloia praktikatuz. Zergatia? kirola egitea osasuntsua izateaz gain, lagunekin egoteko eta ondo pasatzeko bidea denez, koadrilan animatu ginen talde bat osatuz. 2006. urtean, ordea, TAKE-k Ikastolarekin akordio bat egin eta Laskorainen izena mantenduz klubean jolasten hasi ginen gure taldea TAKE-ren lehenengo neska ekipoa izan zelarik.

2. Ze oroitzapen dituzu haserako urte haietatik?

Momentu asko ditut gogoan oraindik, baina inoiz ahaztuko ez dudana Gipuzkoako txapelketara iritsi ginenekoa da saskibaloiko modalitatean. Gu hasiberriak ginen eta Tolosaldeako ’’hoberenak’’ izan arren, Donostiako neskekin alderatuta ikasteko asko genuela ohartu ginen.

3. Eredurik izan al duzu jarraitzeko?

TAKE-ko lehengo nesken taldean egoteak ez digu maila altuagoko nesken talderik jarraitzeko aukerarik eman, beraz, entrenatzaileez gain izan dugun eredua klubeko seniorren ekipo maskulinoa izan da ahal izan dugun guztietan beraien partiduak ikusiz.

4. Jokalari gisara, partidu asko jokatuak dituzu, kontatu anekdota irrifartsuren bat.

Egia esateko asko dira partiduetan izan ditudan anekdotak, haserreak, adiskidetzeak, pozak, tristurak… baina gehienak epaiearekiko haserreak izan dira, eta nahiago dut kontakizun horiek ni eta taldekideen artean geratzea.

5. Zer zor diozu saskibaloiari? Eta TAKE-ri?

Saskibaloiari zor diodana zera da, jolasten dudanean pasa ditudan momentuak, kirol hau oso gustuko baitut. Eta TAKE-ri, besterik gabe, saskibaloia modu ofizialean jokatzeko eta nire saskibaloi maila hobetzeko eman dizkidan aukera eta laguntzengatik eskerrak eman nahi nizkioke.

6. Taken lehen neska taldea izateak, ze eragin mota du zugan, jakinda harrobiko taldeen eredu izan zaitezkeela?

TAKE-ko lehen neska taldean egoteak nolabaiteko eragina du gugan, atzetik datozen neska gazte guztien eredu bilakatu baitgara. Bestalde, lehen aipatu bezela, tristea iriditzen zait gure aurretik neska talderik ez egotea ezin izan baitugu inoiz sentitu maila altuagoko talde batekin jokatzea zer den.

7. Ze aholku emango zenieke TAKE eskolan dauden gazteei edo infantilei?

Ba entrenatzen gogor jarraitzeko eta zerbait lehenengoan ateratzen ez zaien arren behin eta berriro saiatzeko, erortzen ikasten baita oinez.

8. Seniorretan taldea mantentzea espero al duzu?

Hurrengo urtean etxetik kanpo ikastera joateko asmoa dut, beraz, ez dakit jarraitzeko aukera izango dudan. Hemen geratuz gero, dudarik gabe, jarraitzea gustatuko litzaidake.

9. Ze etorkizun ikusten diozu TAKE-ri?

Nabarmena da Tolosaldean saskibaloiak azken urteotan izan duen gorakada. TAKE eskolan gero eta gazte gehiago parte hartzen ari direlarik TAKE-k etorkizun ona izango duelakoan nago.

10. Proposamenen bat ba al duzu hobetze aldera?

Ez, orain hari den bezala jarraituz gero, ez dago hobetzeko gauza handiegirik. Baina, egokia iruditzen zait, ahal den guztietan, jokalariek nazionalitate ezberdinetako taldeak elkartzen diren txapelketetara joateko aukera izatea.

11. Zure burua entrenatzaile modura ikusten al duzu?

Nik uste entrenatzaile izatea izugarrizko lana dela astero-astero zure taldea entrenatu behar izateaz gain, erantzukizun handia baita zure taldeari ahal duzun guztia aportatu eta irakatsi beharra. Eta oraingoz nire denbora libre juxtuarekin ezin izango nuke talde bat entrenatu.

menu
menu