Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezintasunaren partida jokatu zuten junior mutilek

Nahiz eta etxean jokatu aurkaria nagusi agertu zen partida osoan zehar.

Askok esaten dute entrenatzen den moduan jokatzen dela eta egia esan aurreko astean horrelako zerbait gertatu zen. Mutilek aste guztian zehar egindako lan pobrearen ondorioak azaldu ziren larunbateko partiduan.

Hasieratik aurrean zuten aurkaria ikusita argi zegoen ez zela partida erraza izango, baina hala ere ez da posible jarrera horrekin kantxara ateratzea, jokatzen hasi aurretik partida galdutzat ez dago ematerik eta are gutxiago talde bateko nortasuna borroka eta lana denean. Argi geratu da talde guztiak batera arraun ez badu egiten zaila dela untzia lehorrera eramatea. Denok dakigu egunero ez direla egun honak izaten baina ez bada borroka egiten eta etsipenak menperatzen bagaitu, itsasoaren indarrak irentsiko gaitu eta ez dugu ontzia lehorreratzerik lortuko, beraz badakigu zein den bidea.

Partiduaz ez dago asko esaterik. Hasieratik bukaerara talde bakarra egon zen kantxa gainean eta erraztasun osoz gailendu zen Atletiko SS taldea.

Igande honetan izango dute aukera arantza ateratzeko eta garaipenaren bidean jartzeko hernaniarren aurkako partiduan. AUPA MUTILAK!!!

menu
menu