Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Orbelak urte berria bide onetik hasi du.

2016. urtea nahi bezain ondo bukatu ez arren 2017. urtea nahiko txukun hasi du taldeak.

Azken aurreko partida Oiartzunen jokatzea suertatu zitzaion, azken sailkatuak ziren, eta taldea konfiantzaz ikusten zen partida aurrera ateratzeko. Gauzak horrela gogotsu kantxaratu ziren mutilak eta ez zuten inolako zailtasunik izan garaipen erraz bat lortzeko.

Azken partida berriz astean zehar jokatu zuten, asteartean hain zuzen ere. DKS taldea zen aurkari eta beroketarekin batera ikusi zen partida gogorra izango zela. Aurkarien taldean goiko mailatan jokatzen aritutako jokalariak ziren eta guk More eta Merinoren laguntza eduki arren nabarmena zen ez genuela lan erraza aurrean.

Baina gauzak askotan era batera ikusi arren beste modu batera gertatzen dira, eta hori gertatu zen. Taldea aurrean zuen aurkaria ikusita hazi egin zen eta urteko partidarik sendo eta hoberenetakoa jokatu zuen, defentsan sendo eta erasoan baloia zentzuz mugituz eta beti aukerarik hoberenak bilatuz.

Ez zen partida erraza izan, luzapena ere behar izan zuen taldeak. Nahiz eta partida bi aldiz irabazita eduki eta beste horrenbeste aldiz eskuetatik ihes egiten ikusi jokalariak gai izan ziren barruan zituzten indar apurrak atera eta markagailuan azken aldiz aurretik jartzeko.

Asteburu honetan jokatuko dute partida garrantzitsua, eurekin sailkapenean berdinduta dagoen La Salle Astigarragaren aurka, garaipena lortu ezkero beste lasaitasun batekin jokatu ahal izango dituzte datozen partiduak. Animo mutilak!!

menu
menu