Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

IKUSGARRIA

TAKE COACH TALDEAK DEBAN JOKATURIKOAK PARTIDA BAT EDERRA IZAN DADIN BEHARREZKOAK DIREN OSAGAI GUZTIAK IZAN ZITUEN

Debasket kirol elkartearen lehen urtea da aurtengoa. Saskibaloi taldea sortu dute eta hori ospatzeko asmoz, pasa den larunbatean egun osoko jaia antolatu zuten herrian elkarteko kideek. Zorionez, TAKE Coach taldeko kideek zuten bertako senior taldearen aurka partidua eta horrek esperientzia aberasgarri hura bizitzera eraman zituen.

Bi arrazoigatik izan zen aberasgarria partida. Alde batetik, kirolak ematen dituen momentu polit horietako bat bizitzeko aukera izan zuelako gure taldeak. Harmailetan jende ugari, giro zalapartatsua eta jokatzeko aurkari kementsu bat. Horri zaleek erakutsi zuten kiroltasuna gehituta, dena mundial. Bestalde, taldeak urteko lehen garaipena lortu zuen. Garaipena ez da bere horretan garrantzitsua, lan onak emaitza onak ekarri ohi dituelako normalean, garrantzitsuak ikusi ziren zenbait gauza izan ziren. Iker Garmendiaren lotsagabekeria, momentu larrietan jokalariek erakutsitako grina, aulkitik entzundako taldekideen oihu eta animoak besteak beste.

Partidaz bada zer esana. Aurkariak hasiberriak izaki, erasoan Tolosarrek erraztasun ugari izan zituzten lehen zatian. Saskirako bidea nahiko erraz ikusten zuten eta horri esker lehen laurdenean 19 puntu sartu zituzten. Atzean ordea, arazo asko zituzten Tolosarrek. 1x1a defendatzeko arazoak, lehenengo eta bigarren laguntza faltak momentu askotan, despisteak. Aurkariek, orain artekoek ez bezala, aukera horietatik batzuk besterik ez zituzten aprobetxatzen eta hori dela eta atsedenaldian 10 puntu goitik ziren Tolosarrak.

Aldageletatik bueltan, aurkariak zonakako defentsan jarri ziren. Tolosarrek lehen erasoan baloia bikain mugitu zuten arren hortik aurrera zenbait gabezia erakutsi zituzten defentsa mota honi aurre egiteko. Ez ziren kontraerasora ateratzen eta ez zuten baloia azkar erasoko zelaian jartzen. Errenta ordea gorantz zihoan. 33- 45. Laugarren laurdenean etorri ziren larritasunak gure mutilentzat. Lehen minutuetan 12-3ko partzial bat jaso eta 45-48 markagailua jarri zuten. Harmailetako zaleak pozez zoratzen eta marruka eta etxeko taldea bero bero. Momentu honetan Ioritzen hiruko batek etxekoak hoztu zituen baina eurek beste hiruko batekin erantzun eta partidari emozioa gehitu zioten. Hurrengo bi minutuetan hautsi zen partida. Xabik bi hiruko eta Ioritzek beste bat sartuta partida Tolosarren alde erabaki zuten. Hor irabazi zen partida.
Partida garrantzitsua, jokalarien konfidantza eta lanari begira. Merezitakoa, abuztutik hona eginiko lanaren saria.

Zorionak denoi.

menu
menu