Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hurrengo fasea pausu batera

Redline Mekanikako kadeteen 5. garaipena jarraian. Euskal ligarako postu batengatik burrukatzeko pausu batera daude.

Beasaingo taldea zuten aurkari joan den asteburuan. Beste taldeak ez bezala, talde hau ezezaguna zen eta gainera beraien emaitzak ez ziren oso erregularrak, beraz edozer gauza gerta zitekeen partiduan.

Horretaz aparte, kantxa txikian jokatu behar zuten, toki gutxiago talde honen jokoa kantxaratzeko. Baina zailtasun guzti hauek alde batera utzita, hasieratik gogoz zeudela adierazi zuten jokalariek.

Pariduaren inguruan, oso partidu borrokatua izan zen, talde ezezagunaren ondorioz kosta egin zitzaien TAKEko jokalariei partiduan sartzea. Denbora osoan zehar puntu bat edo bi puntuko diferentziarekin ibiltzen ziren. Atsedenaldira 18-17ko markagailuarekin iritsiz.

Defentsako erretokeak hasieran ez zuten eragin handirik izan hirugarren laurdenean berdin jarraitzen zutelako, azken laurdenean aldiz fisikoa dela eta Beasaingo taldeak behera egin zuen eta Joanes eta Eukenen hirukoengatik markagailuan 8 puntuko aldea jartzea lortu zuten. Azken emaitza 60-53koa izanik.

Ikusten da erasoantzako gaitasuna duela talde honek, baino defentsan oraindik akats asko egiten dute, hobetzeko gauza bat. Lehenik eta behin jokalariak identifikatzen ikasi beharko dute, izan ere Beasaingo taldearen azkeneko 11 puntuak jokalari berdinak sartu zuelako, horren aurrean erantzun bat eman behar du Tolosako taldeak.

Horretaz aparte, taldea sendotuz doa eta pixkanaka konfiantza hartzen doa gauza ezberdinak egiteko, izan ere hurrengo fasea eskura dute, Euskal ligarako postu batengatik burrukatzeko hemendik bi asteburutik aurrera. Lanean jarraituz paper garrantzitsua beteko dute! Animo Mutilak! 1 2 3 TAKE!!!

menu
menu