Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Sustoa pasata

TAKE Aralar Kirolak senior neskak, partidu arriskutsua zana gainditu zuen nahiz eta kantxan ez gozatu. Eskoriatza 38-47 TAKE Aralar Kirolak.

Kanpotik begiratuta, azken jardunaldiko lehia, arazo handirik gabe aurrera ateratzeko horietakoa
zirudien, lehen itzuliko parekatzean sekulako markagailua TAKEkoen alde, eta denboraldi osoan berako taldeen aurka kale egin ez izanak, lasaitasun puntu bat ematen zigun. Eskoriatzara iritxi bezain pronto konturatu ginan ordea gauza ez zela horren erraz joango...

Leyre eta Nerea Elosegi-ren bajekin (zorionez, biak badira talde dinamikan berriro), ostiralean abiatu
ziren gure neskek Eskoriatza aldera. Egun eta ordutegi arraroa, lanak, ikasketak eta kotxe faltak direla eta
denboran iristeko komeriak, eta kantxara iristean futbola dagoela konturatu, 15 minutu baino gutxigo
beraz berotzeko. Kantxan sartu, eta bai lurra bai baloiak guziz irristakorrak daudela aurkitu... Aukera ona beraz askotan aurrean jartzen diren oztopoak nola gainditu praktikatzeko.

Eskoriatzako neskak laster erakutsi zuten beraien maila ez dela lenengo itzulikoa, eta talde hain gaztea
izanda, segituan talde indartsua izango direla argi uzten ere. Atsedenaldira markagailua berdinduta
zegoen, 18na eta urduritasun puntu bat Tolosarren taldean. Tamalez, egoerak gehiegi afektatu zuen taldea,eta bai erasoan (baloi gabeko jokalarien mugimendu falta), bai defentsan (1X1eko defentsak), ohikoa den baino gutxiago disfrutatzen zuen taldea.

Galdu ez zana ordea, talde honen sinadura den hirugarren laurdeneko hasiera izan zen. Atsedenalditik ikusteko gosearekin kantxaratu ziran jokalariak, baloia gogoz bilatuz, eta 2X1eko defentsa ikusgarriak burutuz. 5-12ko partziala eta benetan ikustekoak izan ziren minutuak. Tamalez, etxekoek 4-0eko partzial batekin itxi zuten laurdena, gauza berriro estutuz.

Tolosarren interesen zorionerako, azken laurdena urdina izan zen. Krisek 5 puntu jarraien lortzen zituen,
taldeari lasaitasun puntu bat emanez, lasaitasun hori, defentsan 5en arten defenditzeak eta aulkitik
taldekideak ematen zituzten animoak garaipena eman zien TAKEtarrei. Bukaerako emaitza 38-47.

Krisen agurraren aitzakiarekin, taldeak batera afaldu zuen, ohikoa den bezala giro ederraz disfrutatzen.
Gauza hauek ere partiduak irabaztera laguntzen dituzte! Taldeak faltan botako ditu kantxa barruko zure puntuak eta kantxa kanpoko bromak. Carpets asko saldu!

Norgehiagoka gogorra gure neskek aurpegiratzen dutena datorren jardunaldian. Atletico SS hain zuzen
ere. Lehen itzulian 3gatik irabazi zigutenak, eta sailkapenean justu gure gainean aurkitzen den taldea.
Tolosarren antzera, bizkor jokatzea gustuko duen taldea! Osagai erakargarri ugari dituen lehia beraz.
Edozein laguntza ongietorria izango da dudarik gabe, ez galdu aukera TAKEko senior neskei zure babesa
erakusteko! Larunbat honetan 14:00tan Usabalen.

Gogor entrenatzera eta garaipenaren bila ekipo! 1,2,3... TAKE!!!

menu
menu