Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bi partidu batean

Easo Zelaitxiki - Take Redline Mekanika

Aurreko asteko atsedenaldiaren ostean Tolosarrei berriro ere kantxan disfrutatzea zegokien. Osteguneko entrenamendua ona eta gogotsua egin zuten neskek, entrenatzaileak ere disfrutatzen dituen horietakoak.

Oraingoan Easo Zelaitxiki genuen aurkari. Beraz partidua lehiatzeko asmoarekin Donostira abiatu ginen, bidaian ziklisten lasterketa ikusteko zortea ere izan genuen.

Partidua bi zatitan banatu genezake. Lehen zatia, disfrutatu gabeko zatia. Easokoen presioarengatik egindako akatsengatik eta saskira hurbiltzeko zailtasunengatik, lehen bi laurdenetan, Tolosako neskak ez zuten disfrutatzea lortu.
Bigarren zatia, intentsitatearen zatia. Hirugarren laurden hasieratik aurrera beste partidu bat zirudien, Tolosarrek zer lehiatzeko badutela erakutsi zuten. Hobekuntza honen arrazoi nagusia, intentsitatea.

Nahiz eta neskak partiduari buelta emateko gogoa erakutsi, beranduegi zen. Ordurako markagailuko aldea nabarmena zen. Azken emaitza 73-48 Easokoen alde.

Entrenatzaileak oso argi duen gauza da edonoren aurka lehiatzeko taldea dela Tolosako neskena. Hori bai, intentsitatea ezinbestekoa da hortarako, partiduan argi ikusi zen bezala.

Beraz, ikasgaia barneratuta! Intentsitatea eta jarrera!
Goazen disfrutatzera datozen entrenamenduaz eta partiduaz!
1, 2, 3...Take!

menu
menu