Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Nahi eta ezin

Larunbatean Bera-Bera taldearen aurka jokatzea tokatze zitzaion Take Txindoki Txikiri.

Donostiara gogotsu joan ziren bi garaipen jarraian lortu eta gero hirugarrenaren bila. Partidoa larunbatean goizeko 9:15etan zen eta arraroa ez den bezala talde erdia erdi lo etorri zen kiroldegira Donostia aldera joateko asmoz.

Partidu hasiera oso ona egin zuten infantilek, gogo askorekin zeudela somatzen zitzaien. Defentsan baloi asko lapurtu zituzten eta kontraerasoetatik puntuak lortuz, horrela parekatuta iritsi ziren laurden amaierara. Bigarren eta hirugarren laurdenetan ez dakit zer gertatu zitzaien tolosarrei baina partidutik zeharo joan ziren. Aurkariak gogor jolasten hasi ziren eta gure neskek ez zuten horri erantzuna ematen jakin. Baloi asko galdu genituen eta azken laurdenera 13 puntuko desabantailarekin iritsi ginen. Partidoa irabaztea oso zaila zen, baina Taketarrak lehen laurdeneko energiarekin atera ziren zelaira dena eman nahian. Markagailuan gerturatu ginen baina ez zien denbora eman Donostikoen aurretik jartzeko. Partidua 28-23 amaitu zen.

Argi dago gure neskak hobetzen ari direla hauen aurkako aurreko partiduan egur galanta jaso baitzuten. Lanean jarraitu behar da hurrengo partiduetan bi laurden beharrean partidu guztia egoten badira kontzentratuta seguru nago garaipen asko lortuko dituztela.


1,2,3 TAKE!!!!!!

menu
menu