Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Sentsazio positiboak

Take Redline Mekanika - Carnicas San Marcial Hondarribia

Taldeko jokalari batzuk datorren asteburuan ez zeudenez, Hondarribiaren aurkako partiduko eguna aldatu egin genuen. Tamalez, Leire kanpoan zen asteburu honetan. Baina Jasoneren, Aioraren eta Naroaren laguntza jaso genuen.

Hasiera-hasieratik aurrean genuen taldea zaila zela bagenekien arren, partidurako helburu bat finkatu genuen: entrenamenduetan ikasitakoa kantxaratzea. Ondo betetako helburua gainera!

Markagailua alde batera utziz Tolosako neskak daukaten maila erakusteko gogoarekin kantxaratu ziren. Gogoak eta jarrerak jokaldi eta defentsa onak eragin zituzten. Baloia erreztasun osoz igotzen zuten, orokorrean eraso luzeak egin ziren, defentsan laguntzak, hankekin defenditu zuten, punteatzera iristen ziren... Hala ere errebotean lan gehiago egin behar dugu.

Azken emaitza 25-48 izan zen arren, partidan zehar eta hau amaitzean sentsazio onak nagusi ziren. Hala ere, batzuetan jokalariei beraien buruarengan sinistea falta zaie, konfidantza edukitzea, entrenatzaileak beraiengan duen bezala.

Goazen berdin jarraitzera neskak, aupa zuek! 1, 2, 3... TAKE!

menu
menu