Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LANEAN JARRAITU BEHARRA DAGO

Partidu txukuna baino garaipenik ez.

Larunbat goizean Donostiara bidaiatu zuten berriro Kadete mutilek. Oraingoan, Askatuak zen aurkaria. Talde ezaguna, lehia politak egon dira denboraldian bien artean, baino garaipen guztiak donostiarrentzat izan dira.

Hau aldatzeko asmoz, Tolosakoek lehen zati bikaina egin zuten atsedenaldira 5 gora joateko. Defentsa ona eta atakean organizatuta jolasten. Baina, hirugarren zati hasieran lo atera ziren jolastera eta defentsan kanasta errazak onartzen hasi ziren. Aldiz, Taketarrei gehiago kostatzen zitzaien puntuak lortzea.

Hau dela eta, laugarren zati bukaerara berdinduta iritsi ziren, baina nekea nabari zen. Horregatik, ordurako zuzenduta zituzten akatsak egiten hasi ziren berriz eta aurkariek aukera ez zuten pasatzen utzi markagailuan aurretik jartzeko eta partidoa irabazteko. Azken emaitza 60-55.

Orain tolosarrek denbora luze bat dute hurrengo partiduraino, ziur gaude dena emango duela tarte honetan denboraldia ahal den ondoen bukatzeko. Animo mutilak!!

1, 2, 3 TAKE!!!

menu
menu