Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ezin liderran aurka

TAKE Aralar Kirolak-eko senior neskak, atsedenaldi arte heldu zioten BeraBera-koei, baino bigarren zatian Donostiarrak norgehiagoka irabazi zuten.

Askotan esaten ohi dan bezala, galtzeko gutxi eta irabazteko asko eskaintzen duen partidu horietako bat larunbat honetakoa. Donostian, liderran aurka, eta baja ugari taldean. Aukera ezin hobea beldurra edo presioak alde batera uzteko eta alai jokatzeko. Intentzio horrekin aurkeztu ziren Tolosarrak Donostian, eta momentu batzuetan lortu ere! Tamalez, bukaeran Donostiarren kalitateak balantza inklinatu zuen eta garaipena BeraBerakoentzat izan zen. Kasu honetan, Alaitz, Marta, Nerea Elosegui, Nerea Ugartemendia eta Itxaso ziren baja. Zorionez, taldeak Maialen eta Irune juniorren laguntzarekin kontatu zuen.

Laster hasi zuten etxekoek beraien maila erakusten, trantsizio oso azkarrak, jokaldiak memoriaz burutuz,
defentsan gogortasuna erakusten... 6-0eko partziala lehen 2 minutuetan, eta Tolosarrei mezu argia: Gaur
lehiatu nahi izan ezkero, beraien hobena ema beharko zuten. Denbora gutxiz, baino lortu zuten TAKE-koek hau.

Miren eta Iratin saskiratzeak partziala hautsi zuten eta hurrengo minutuetan TAKEtarrak etxekoen
mailan lehiatu zuten. Defentsan lan izugarria egiten, eta erasoan aurkitzen zituzten zirrikitu txikiak
aprobetxatuz, markagailuak 18-16koa erakusten zuen atsedenaldira iristeko 3 minutu falta zirela.
Baloratzeko lana ordurarte egindakoa. Tamalez, lehen zatiko azken minutu hauetan, etxekoek beste 8-0ko
partziala lortzen zuten, atsedenaldira markagailua desorekatuta utziz.

Hainbestetan gure onerako izan ohi dan hirugarren laurdeneko hasiera indartsua behar zuen taldeak,
bano larunbat honetan, etxekoek lortu zuten irteera hori. Lehen erasoan hirukoa Donostiarrentzat, hiru
puntu, baino taldeari kolpe handia animikoki. Hortik aurrera etxekoak izan ziren nagusi argi eta garbi,
beraien jokoa egitea lortu zuten, eta agian erresistentzia gutxiegi gure aldetik. Hirugarren laurdenaren partziala norgehiagoka erabakita utzi zuen, bukaerako emaitza gogorra ekarriz. 61-30 Donostiarren alde.

Horrelako kasu gehienetan bezala, hausnarketa egin beharra. Jokalariek eta batez ere entrenatzaileok
ikusi beharko dugu emaitza horta zerk eraman gaitu, eta horren gainean lana egin, errepikatu ez dezan!
Ezin alde atera utzi, larunbatak utzi zigun mezu positiboak. ia zati oso baten zehar ligako talde
indartsuenaren aurka lehiatzeko gai izan zan taldea, eta horrek erakusten du etorkizuna dagoela. Eta nola
ez, aipatu Maialen eta Irunen debuta. Asko laguntzen digute hauek, eta junior guztiak astearteko
entrenoetan, eta larunbat honetan merezitako saria jaso zuten. Maialenek lan izugarria egin zuen,
defentsan oso gogor arituz, eta erasoan bi saskiratze lortuz! Irunek ere erakutsi zuen puntuk lortzeko duen
gaitasuna, bitan jokatu seniorrekin eta bitan lortu saskiratzea! Ez zan hortako egun errazena, eta biak izan ziren gai, Zorionak bikote!

Bi asteburu jai aurretik, aste santuetan sasoia ez galtzea, eta oporretatik bueltan hilabete bat gogor lan
egiteko, denboraldi amaiera arrakastatsua lortzeko helburuarekin!

Aupa ekipo! Ondo pasa oporrak, pilak kargatu, eta bueltan egurrraaaaa!!! 1, 2,3 ... TAKE!!!!

menu
menu