Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Senior neskak Final Four-aren bila!

TAKE Aralar Kirolak-eko neskek larunbat hontan jokatzen dute Atletikoren aurkako kanporaketaren lehen norgehiagoka.

Behingoz iritsi da senior neskentzat lan onaren saria, Final Four-a balio duen kanporaketa bat jokatzea
alegia. Ez da erreza izango, baino talde osoak gogor borrokatuko du, amets hori errealitate bihurtzeko.
Denboraldia bostgarren postuan bukatu eta gero, laugarren sailkatu diran Atletico-ren aurka jokatzea
egokitu zaie TAKEko neskei. Ezin da esan zorte ona izan dutenik, Atletikoko neskak bai ziren orokorrean
ligan inorrek topatu nahi ez zuen aurkaria. Kalitatezko jokalariak, eta “Liga Vasca”-tik gehitzeko igoko
diren juniorrekin, aurkari beldurgarri bat bezala aurkezten dira.

Baino gure neskek ezustekoa emateko prest dira! Azken asteetan gogor entrenatu ostean, gogotsu daude gure jokalariak esperientzia polit hau bizitzeko, eta garaile ateratzeko ere!

Kanporaketaren lehen norgehiagoka Usabalen jokatuko da larunbata 5, eguardiko 14:00tan, eta buelta Donostian datorren larunbata 12n. Nabaritu egin beharko da Tolosan jokatzen dugula, Usabaleko harmailajendez beterik ikustea polita izango zan, eta jokalari hauek merezi dute egiten hari diren lanari esker ona.

Ordutegia ez dadila izan aitzakia TAKEko neskei gure babesa erakusteko!

Aupa ekipo! Esperientziaz gozatzera eta egurrraaa!!! 1, 2, 3... TAKE!

menu
menu