Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Martxan jartze bikaina!

Kadete errendimenduko mutilek denboraldia hasteko izugarrizko maila erakutsi zuten Errenterian pasa den igandean.

Kadete errendimenduko liga Errenterian hasten zuten Tolosako mutilek. Igandea 11:45 zan jarritako ordutegia. Aurreko urtean txapeldun ixandako taldea berriz ere martxan ikusteko aukera ederra. Errextasunez eraman zuten partidua maila honetan berria den Oiarso taldearen aurka.

Partiduaren beroketa exkaxa izan arren, jokalariak oso sartuta sartu ziren partiduan, orain arte entrenamenduetan landutako ideiak praktikan jarriz 8-23ko partziala lortu zuten lehen zatian. Erasoan agresibo eta erasoko errebotea asko kargatzen, defentsan aldiz oso aktibo eta baloi asko lapurtuz. Jokalari asko ez zeuden ohituta kantxa haundian jokatzea eta hala ere oso maila ona erakutsi zuten defentsan.

Orokorrean partidu osoa gidoi bera mantendu zuen, hirugarren laurdena kenduta atsedenatik nahiko erlajatuta atera zirela jokalariak, hutsarte batekin konpondu zena.

Azkenean partiduaren emaitza 26-84 tolosarren alde. Baino emaitza alde batera utzita, partidoaren xehetasunak izan ziren garrantzitsuenak, asko dago hobetzeko eta denbora ere bai. Lanarekin helburuak iritsiko dira!

Denak eduki zuten zerbait eskeintzeko taldeari, denon lana izan zen, baino aipatzekoa da taldearen bi dorreen saskiratzeak, izan ere, bien artean 41 puntu lortu zituzten (Beñat 21 eta Hodei 20). Zorionak taldeari eskeinitako ikuskizunagatik eta datorren larunbatean ikusten gara Zarautzen aurka Usabalean goizeko 12etan.

Aupa TAKE!!

menu
menu