Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

“Talent wins games, but teamwork and intelligence wins championships.” Michael Jordan.

Partidu ona Burruntzikoentzat lanean eta hazten jarraitzeko.

Ezingo dugu esan gure junior mutilak pozik joan zirenik etxera larunbat eguerdian. Momentu
puntualetan barkatutako aukerak eta defentsako akats txiki batzuek norgehiagoka Baskoniakoen aldera bideratu zuen. Hala ere, talde bezala erakutsitako jarrera eta jokatzeko gogoak ez dauka parekorik, eta ziur, zuen guztia eman duenaren sentsazioarekin joan zirela etxera.

Kanpotar ugarirekin etorri ziren Baskoniakoak Usabalera (Txekiar Errepublika, Brasil, Errusia,
Senegal...) eta denak oso onak. Antzematen zen talentua zuten jokalariak zirela, eskumutur fina, saskira joateko erraztasuna eta fisikoki nahiko pribilegiatuak. Hala ere, partiduko esanguratsuena Takekoen konpetitzeko grina, gogoa eta TALDE sena izan zela esan daiteke.

Atsedenaldira bitartean paretsu joan zen partidua, lehen laurden amaieran bi puntuko aldea
Gasteiztarrentzat eta atsedenaldirako diferentzia mantendu egin zen, 33-35. Hirugarren laurdenean barkatu zituzten gureek aukera garbi batzuk eta ondorioz Baskoniakoek 9 puntuko errenta hartu zuten laurden amaieran. Azken laurdena ere parekatuta joan zen eta azkenean, 56-67 izan zen emaitza. Pena handia, eta eskertzeko asko gerturatu zen jende mordoari babesa emateagatik, bi astetan berriro zain izango dituzue.

TALDEA da mutil hauek astebururo dena emango dutenaren arrazoia eta hori pozgarria da, oso.
Asteburu batean 10 minutu jokatzen dituenak, hurrungoan 28 jokatu ditzake eta alderantziz,
baino nabari da kantxatik zein eserlekutik dena emango dutela, eta jokatzea tokatzen zaienean
prest egongo dira beti.

Asteburu honetan Zornotzan aritu beharko dira, ezingo dira denak egon, arrazoi desberdinengatik Markel eta Unaiek ezingo dute joan eta Euken ere zalantza izango da azken une arte, azken hau, igandean izandako ezuste batetik osatzen ari da.

Animo Euken, zure izerdiakantxan behar dute burruntzikoek!

Animo mutilak, jarraitu gogor lanean!
1,2,3...TAKE!!!

menu
menu