Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lanean jarraituz

Lila Take Senior nesken taldeak hirugarren partida jokatu zuen larunbat eguardian Usabal polikiroldegian Bergarako taldearen aurka.

Bi taldeek euren lehen urtea dute eta gauzak ahalik azkarren sendotzekotan diraute lanean.

Partida osoa orekatua jun zen eta bi taldeen artean alde txikia dagoela ikusi ahal izan zen partida osoan zehar. Momentu konkretuetan, bakarkako jokaldiak medio, Bergarako taldeak aldeak lortzen zituen. Tolosarrek aldeak neurri batean murriztea lortzen bazituen ere, kanpoko taldeak aldeak irekitzen zituen berriz eta erosotasunez jolasteko aukera izaten zuten, erabaki zuzenak hartuz.

Etxekoak 15 puntuko aldeaz galdu zuten 37-52 emaitzaz, baina poliki-poliki gauzak hobetzen
doaz eta lehen garaipenaren lortzeko lanean jarraitu beharra dago.

Eutsi neskak!!!!

menu
menu