Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Iñork ez duen nahi larunbat arratsalde horietako bat

Take Coach seniorrek 64-42 galdu zuten Saski axularren aurka

Iritsi zen bigarren partidua Take-ko senior 3.mailako mutilentzat, baina hau ez zen behar bezain
ondo hasi. Eguraldi kaxkarraz aparte, partidua ere atzerapenarekin hasi zen boleiboleko partidu
baten ondorioz eta ordu erdi baino gehiago itxaron behar izan genituen partidua jokatu ahal
izateko. Azkenean beroketa azkar bat eta jokatzera irten ginen.
Lehen minututik bagenekien ez zela partidu errez bat izango, berain altuera eta fisikoa ikusi
besterik ez baitzen. Lehen minutuak gogor jokatu genituen eta partidua ere horrela joan zen,
berdinduta. Bigarren zatiari begira, gehiago ginela ikusita, korri gehiago egin beharko genuela
partidua irabazi nahi bagenuen.
Alderantziz izan zen, ordea, errebote asko hartu zizkiguten eta pibotak puntu erraz asko lortu
zituen poste azpian. Aurkariak gutxiago izan arren fisikoki ere hobeto ibili ziren eta horren
ondorio izan zen beraien tartea. Azkenean 9 behetik atsedenaldira iristeko. Erreboteak itxi eta
defentsan lan gehiago egitea tokatzen zen.
Hirugarren zatia hasi zen eta lehen minutuak bigarren zatiaren antzekoak izan ziren, aurkarien
pibotak eta gure hainbat akatsek, ala nola, baloia igotzerako garaian galdutako baloiek, aldea
nagusitu zuten. Konturatzerako partidua joanda zegoen eta oraindik laurden oso bat geratzen
zen partiduaren amaierarako. Laurden exkaxa izan zen, ez genuen baloia mugitzerik lortu eta
tiro askeak ere ez ziren sartu.
Azken zatia, bagenekien garaipena lortzerik ez genuela, baina lan gogorra egin genuen lehen
minutuetan, ez baikenuen sentsazio txarrekin etxera bueltatu nahi. Lehen minutuetan partzial
on bat lor genuen gure alde eta honek taldean sentsazio onak ekarri zituen (defentsan puntu
bat igotzearen fruitua izan zen partzial hau). Partiduko azken minutuak nahiko parekatuak izan
ziren baina ez genuen lortu tartea asko murriztea.
Ez zen lehen partidua bezain ona izan, defentsan puntu bat gehiago ematea tokatzen da eta
errebotea ere gehiago itxi behar dugu gu baino altuagoak diren ekipoen aurka. Horiek izan
ziren partidua joatearen arrazoiak. Bestalde, taldea gauza onekin geratu zen eta ekipo bat
baino gehiago garela ere argi geratu zen. Beraz, aurrera segitzea baino gehiagorik ez da
geratzen.
Aupa ekipo eta Gora Take!!!

menu
menu