Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

IRITSI DA LEHENA!

Take Coach taldeak garaipenen markagailua estreinatu du Debasketi 55-41 gailenduz.

Hurrengo jardunaldietarako bultzada ona lortu dute senior mutilek asteburu honetan, izan ere,
astea berri bikain batekin hasi zuten: Beasaindik etorritako Xabi Saavedra izango da
aurrerantzean taldeko entrenatzaile berria. Honekin batera lehen garaipena iritsi da Tolosara,
larunbatean hasieratik bukaerara Debasketi nagusitu ostean.

Partidurako baja ugari izan ziren eta Peru zen jokatzeko moduan zegoen pibot bakarra, baina
planteamendu simple eta ordenatu batekin hasieratik aldea egitea lortu zuten Tolosarrek, 12-4ko partzial batekin hasiz. Kanpokoak euren jokalari altuena bilatzen saiatu ziren uneoro, bainaez zen nahikoa izan TAKEkoen defentsa hausteko. Atsedenaldira 13 gora joan ginen.

Presarik gabe jokatzeko unea zen, lortutako aldea kudeatu eta garaipena poltsikoan sartzeko.
Bazirudien larritasunik gabe lortuko zela helburua, baina 3. laurdenaren erdialdean Izeta
kaleratu zuen epaileak falta eztabaidagarri baten eta jarraian etorri ziren bi falta teknikoen ondorioz. Taldea “barruko” bi jokalarirekin geratu zen eta hauek ere 3 eta 4 faltekin. Une hori
aprobetxatu zuen Debako taldeak haien pibota bilatu eta markagailuan gerturatzeko. Etxekoen
presak etorri, eta aldea 8 puntutara jeitsi zen.

Ideiak argitu eta lanerako prest itzuli ziren tolosarrak segituan. Erasoan hasierako zentzua eta
patxadak puntuak ekarri zituen eta taldeko defentsak kanpokoen altuera gelditu. Alvaroren
saskiraketa batek itxi zuen neurketa taularen laguntzaz eta garaipena etxean. Merezitakoa.

Entrenatzaile berriaren laguntzaz bigarren garaipena bilatuko dute tolosarrek larunbatean,
Andoaingo Zurrut taldearen aurka. Aukera bikaina izango da taldeak eman dezakeena
erakusteko, baita Maduk hirugarrengoan partiduko kronika idazteko ere.

1,2,3...TAKE!!!

menu
menu