Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Coach martxan

Bigarrena garaipena etxean da

NBA-ko taldeari erreferentzi komikoa eginez, Chicano Bulls talde donostiarra genuen aurkari. Bi taldeok partidu bakarra irabaziak ginen temporada hasi genuenetik, eta partidu parekatutzat jotzen genuen. Kantxara iritsi bezala ikusi genuen oso orekatua izan zela, gehien bat bankiloan exerita zituzten jokalari kopuruagatik, guk 6 eta beraiek bakarra.

Lehen laurdena nahiko parekatua izan zen 5 puntuko tartea atera baziguten ere. Beraien puntu gehienak kontraeraso azkar batekin lortutakoak ziren, eta kosta egiten zitzaigun haien jokatzeko modura moldatzea. Bigarren laurdena irabazteaz gain, partiduan aurretik ere jarri ginen, hiruko txapelketa zirudien lehia batean. Zona barrutik aukerak ikusi ezean, hiruko lerrotik nahiko txukun ibiltzea lortu genuen 5 triple sartuz. Xabik beroketatik erakutsi zuen eskumuturra, gero partidoan 3 jarraian sartzeko.

Hirugarren laurdenean, falta asko atera zizkiguten, 2 + 1ekoak aparte, eta beraien 19 puntuetatik 10 honela izan ziren; eta beraien aldeko partzial txiki batekin, empatatzera iritsi ziren. Gero, azken laurdenean, oraindik indarrak zituztela erakutsi zuten donostiarrek, kontraerasoan gu baina azkarrago mugituz gure balantzea atzean uzten zuten. Eneko eta Julen A. 5 faltarekin kaleratuak izan ziren bearien defentsako agresibitateagatik. Aipatu behar da laurden honetan Mikelek erakutsi zuen esku ona, 9 puntu sartuz 3 minutuetan. Hala ere, azken minutuan puntu bateko aldea genien eta pare bat kanasta lorturik, azken segunduetarako irabaztearen lasaitasuna irabazi genuen 5 puntuko aldearekin. Azken segunduan kanasta bat, sartu bazuten ere, 68 eta 65, garaipena etxean gorde genuen. Zezen bezala etorritakoak, ardi modura joan ziren etxera.

Hurrengo astera begira, partidora baja gutxirekin goaz eta entrenamenduetan lehia egongo da nor edo nor kanpoan geratu daitekelako. Hauen artean ez da Aitor Ezkerra egongo, 6 partidu eta gero lehenengo aldiz kantxaratzeko asmo baitauka. 18:15 eibarren jokatuko dugun partido honetan bertako katukale taldea daukagu etsai, eta bide zaila jartzeko asmoa daukagu, taldean hainbat inkorporazio berri egin ostean. Aitorrez gain, Maroko aldean ibili den Markel izango dugu bueltan. Hau dena eta Alvarok tableroari egindako hiruko asistentziekin lehia sakona izango da Ipurua kiroldegian.

Ligan Andoainekoekin parekatuta gaude, 5 eta 6. Postuetan. Guk klasifikazioko lehenaren kontra daukagu eta haiek bigarrenaren kontra, ea pixkat borrokatuta aurre hartzea lortzen dugun. Partidutik bueltan, irabazi edo galdu, partidua ospatuko dugu afari batekin, ea Markel sukaldariak Maroko-ko sukaldaritza teknika bereziak erakusten dituen.

menu
menu