Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Etorkizunera begira

Atletiko Sn Sn Anie 42 - 38 Take Redline Mekanika

Azkenaldian Takeko neskak ondo entrenatzen ari dira, pixkanaka hobetzen doazela nabaria da entrenamenduetan. Tamalez ikasitakoa ez da kantxan isladatzen. Urduritasunak, konzentrazio faltak edo dena delakoak ez die Tolosarrei kantxan daukatena ematen uzten.

Larunbat honetan Atletiko taldearen aurka zegokigun, sailkapenean gure aurretik dagoen taldea. Bagenekien lehiatuz gero garaipena gurea izan zitekeela, baina uste hoiek nahietan geatu ziren.

Taldeak badaki zein akats hobetu behar diren, azkenaldian errepikatzen ari diren akatsak baitira. Lanean jarraitzea besterik ez da geratzen, gogorrago entrenatuz. Etorkizuneko lehietan begirada finkatu eta itzulietan barruan daukagun kalitatea atera behar dugu. Ez soilik partiduak irabazteko, jokatzen disfrutatzeko ere.

Orain arte ikusi duguna baino talde hobea gara, lasai jokatzea falta da. Buruak gora eta sinistera!

Aupa neskak! 1, 2, 3...TAKE!

menu
menu