Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Baloiaren balioa

Taketarrek baloi ugari oparitu zituzten antigua luberrikoei joan den larunbatean

Aurreko larunbatean, Take Belateko infantil mutilei antigua luberriren aurka jokatzea suertatu zitzaien Tolosan. Partidua ez zuten behar bezala hasi gureek, defentsan lokartuta zeuden, eta erasoan baloi ugari galdu zituzten pase txarren ondorioz.

Bigarren laurdenean ordea, beste intentsitate batekin atera ziren kantxara gureak. Gogorrago defenditzen hasi ziren, eta eraso antolatuagoak egin zituzten, bostak zabalduz eta ekipo bezala jokatuz, defentsa erakarri eta paseak eginez, mozketak.... Horrela, saskiratze errazak lortu zituzten, eta horri esker atsedenaldira lehenengo laurdenean egindakoari buelta eman, eta puntu bateko abantailarekin iritxi ziren.

Atsedenaldia ondoren, antigua luberrikoek presioa egiten hasi ziren. Taketarrei, defentsa horrek nahiko kalte egin zien, ez ziren gai izan era antolatu batean baloia igotzeko, eta lehenengo laurdenaren antzera, baloi ugari “oparitu” zituzten gureek. Hori horrela, puntu bakar bat besterik ez zuten sartu laurden guztian.

Azkeneko laurdena, aurrekoa baino hobeto joan zen, presiotik irtetea lortu zuten , eta eraso txukunak ere egin zituzten. Hala ere, defentsan lokartuta jarraitu zuten eta oso saskiratze errazak lortu zituzten antigua luberrikoek. Ondorioz ez zuten lortu markagailuan hurbiltzea eta 29-36 emaitzarekin amaitu zen partidua.

Orain lanean jarraitu behar da, entrenamenduak %100 aprobetxatuz, datorren partidua baino
lehen 4 entrenamendu baitituzte gureek gauza ugari ikasi eta hobetzeko, izan ere, zubian ez
dute partidua. Animo mutilak!! 1,2,3 TAKE!!!

menu
menu