Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Partidu gorabeheratsua

Andoaingo Ganbara taldearen aurka garaipena lortu zuten kadete mutilek

Larunbat arratsaldean TAKE Iurre Tabernako mutilak Andoainera joan ziren, aste guztian egindako lana erakustera. Beroketa luze eta on baten ondoren gure mutilak kantxara irten ziren dena emateko asmoz.

Lehen zatian ez ziren gauzak nahi bezala atera, defentsan hobetzeko gauza asko ikusi ziren eta erasoan taldea ez zegoen batere eroso, kosta egiten baitzitzaigun baloia azkar aurrean jartzea eta baloi galdu ugari izan genituen. Markagailuan aurretik ginen baina sentsazioak ez ziren onak.

Atsedenalditik bueltan, hobekuntza nabaria izan zuen taldeak, defentsan hortzak estutu zituzten eta hainbat baloi lapurtu eta gero kontraerasoak ateratzeko aukera izan genuen. Aipatzekoa, 3. laurdenean taldeak puntu 1 besterik ez zuela jaso 10 minutuetan. Laugarren laurdenean, erasoan gauzak oso ondo egin ziren espazioa ondo zabalduz eta kalitatezko mozketak eginez hainbat saskiratze lortu genituen.

Baina defentsan lehen zatian egindako akatsak azaldu ziren. 26-59ko markagailuarekin bukatu zen norgehiagoka. Argi ikusi zen defentsan pilak jartzen ditugun momentuan gauzak askoz argiago
ikusten ditugula erasoan. Hurrengo astean, ez dute partidurik izango zubia dela eta, beraz partiduan ikusitako akats horiek hobetzea tokatzen da entrenamenduetan, kantxa barruan disfrutatzen jarraitzeko.

Aupa mutilak! 1,2,3 TAKE!

menu
menu