Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Aldaketa nabaria

Urbycolan Hondarribia 69 - Take Redline Mekanika 38

Hondarribiko taldearen aurkako partiduarekin joan-etorriko lehen fasea amaitu zen. Orain arte taldeak gora-behera asko izan ditu, eta irabazi ahal ziren partiduak eskuetatik joan zitzaizkigun. Taldea batzuetan jarrerarik gabe ikusi dugu, baina jarrera atera dutenean sekulako aldaketa nabaritu da. Kide guztiok argi dugu zer behar duen talde honek. Zorionez larunbatean erakutsi zuten.

Hondarribiko taldea oso lehiakorra zela bagenekien, sailkapenean emaitza onak atera izan baititu. Baina Tolosako neskak borrokatzeko gogoa eta gaitasunak dituztela erakutsi ziguten, lehenengo hogei minutuetan bereziki. Defentsa gogorrak, laguntza onak, baloia azkar igoz; tamalez saskiratze asko ez ziren sartu, baina goraipatzeko ikusitako aldaketa.

Bigarren zatian Takekoen maila zertxobait jaitsi zen, nekea agian. Defentsa on batzuk ikusi arren, gogortasun maila jaitsi egin zen eta Hondarribikoak duten kalitatea erakutsi zuten.

Orokorrean arro egoteko partidua dela iruditzen zaigu entrenatzaileoi, maila berdinean jarraituz gero joan-etorriko bigarren fasean partiduak irabazteko gai izango gara!

Taldeak erakusteko asko dauka oraindik! Aupa zuek neskak!
1, 2, 3...TAKE!

menu
menu