Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BIDE ONETIK LANEAN

Ostiralean arratsaldeko 19:00 tan kadete mutilek Antigua luberriren aurka jokatu zuten Donostian.

TAKE Alde zaharra-ko mutilek ostiralean eman zioten hasiera ligako multzo berriari Donostiko Antigua luberri taldearen aurka. Kantxa iristerako taldea konturatu zen partidua ez zela erraza izango. Kantxa hotza izateaz gain, nahiko txikia ere bazelako. Hala ere, beroketa on bat egin eta partidura gogoz atera ziren jokalariak.

Lehen minututik beste taldea zonakako defentsa batekin defenditzen hasi zen eta gure jokalariek ez zuten saskiratzeko aukera garbirik sortzen. Etengabe hiruko marratik botatako jaurtiketak ez ziren sartzen eta honen ondorioz, beste taldeak aldea lortzen zuen markagailuan.

Bigarren laurdenetik aurrera ordea, partiduak beste itxura bat izan zuela esan daiteke. Manexek lortutako bi lapurreta baliaturik taldeak korri egitea lortzen zuen eta hiruko marratik ere saskiratzeren bat lortzen zen.

Esan bezala, bigarren laurdenetik aurrera gure taldeak hobeto jolastu zuela esan daiteke, baina
markagailuan donostiarrek lehen laurdenean lortutako aldeari buelta ematea ez zen lortu.
Azken emaitza, 52-37koa etxeko taldearentzat.
Hala ere, ostiraleko partiduak taldea bide egokitik doala erakutsi zuen. Entrenamenduetako maila ona izateaz gain, zenbait infantil ere taldearen dinamikan sartzen doaz eta taldearentzat oso aberasgarria da. Zonakako defentsari aurre egiten jakin izan ez genuen arren, denborarekin ikasiko dugun kontzeptu bat da eta emaitzak ere iristen joango dira.

Beraz, mezuak argia izaten jarraitzen du. Saskibaloiaz gozatzen eta ikasten jarraitu dezagun!
Aupa mutilak eta Aupa TAKE!!!

menu
menu