Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Urteko lehen partidua.

Alde zaharreko kadete mutilak lo atera ziren kantxara.

Urte berria, ohikoa ez den ordu batean jolastea tokatu zitzaigun. Takekoek, Easo zuten aurkari, hasieratik genekin partidua zaila izango zela. Beroketa on baten ondoren bistan zen jokalariak gogotsu zeudela partidua irabazteko.

Lehen zatian, lehen jokaldian ikusi zen Takekoek zentimetro gutxiago zituztela. Lehen defentsan aurkariak hiru errebote kendu ziziketen. Erasoan ere ataskatu hasi zuten jokalariek. 6-15 bukatu zen laurdena. Bigarren laurdenean ere arazo bera zuten defentsan, errebotea. Erasoan berriz aurkariak presioa egiten hasi ziren, orduan baloi galdu asko egon ziren, markagailuko aldea geroz eta handiagoa izaten. 10- 37 joan ziren atsedenera.

Atsedenetik bueltan, Takekoek defentsa onekin hasi zuen. Errebotea histen, eskuak sartzen, 1x1 eko defentsa jasatzen… Horandik erasoan ataskatuta jarraitzen zuten, pase txarrak, tiro txarrak, tiro prezipitatuak… Laurdena 12-48 bukatu zen. Azken lauerdena, Takekoek irabazi zuten, defentsa on baten ondorioz. Bost punturik ez zizkien sartu. Erason berriz berdin jarraitzen zuten ataskatuta. Azken emaitza 18-53.

Oraindik ere asko dago hobetzeko, lanean jarraitu behar da, entrenamendu guztiak aprobetxatuz, eta bakoitzak bere %100 emanez. 1.2.3…. TAKE!

menu
menu