Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Iurre taberna - EASO

Joan den larunbat arratsaldean gure kadete mutilek partidu gogorra izatea espero zuten Easo taldearen aurka, eta hala izan zen.

Partidua nahiko ondo hasi genuen, entrenamenduetako presio irteerak bere fruituak eman zituen eta horrek abantaila txiki bat artzea ahalbidetu ziguen. Easo kalitate handiko taldea zen eta bat bider bateko egoeretan min handia egiten ziguten, bigarren laurden amaieran bereziki gure defentsa kaskartu ondoren. Hori guztiaren ondoren, atsedenaldira 34-34eko markagailuarekin joan ginen.

Bigarren zatia ez genuen ondo hasi, defentsako jarrerik ez zen eta zortzi puntuko desabantaila jaso genuen. Hortik aurrera pixkanaka-pixkanaka markagailuan gerturatu ginen eta bukaerarako partiduan ginen, bost segundo faltan puntu bakar bat aurretik baina azken uneko komunikazio akats batean saskiratzea jaso eta nahiz eta azken saiakera egin ezin izan genuen garaipena tolosara ekarri. Azken markagailua 63-62

Lanean segi behar da… 1, 2, 3… TAKE

menu
menu