Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

OINTXE - TAKE ORIA ELEKTRICIDAD

Infantil neskek arrasatera bidaiatu zuten lehengo larunbatean bigarren txanpako bigarren jardunaldia jokatzeko.

Jokalariak gogotxu kantxaratu ziren, eta partida hasi bezain laister konturatu ginen aurkariak gu baino hobeagoak zirela. Baina guk, defentsako lan bikain baten bitartez eta kontraeraso batzuk kanasta bilakatuz, partira 14-14 uztea lortu genuen lehenengo laurdenen amaierarako.

Bigarren laurdenean aldiz, aurkariak beraien taldekideen gaitasunak erakusten hasi ziren, eta gure atakeko erakustaldi kaxkarra aprobetxatuz markagailuan abantaila lortu zuten. Atsedenaldira iristerakoan, aurkariak aurretik jarri ziren, baina oraindik partidan borrokatzeko prest geuden.

Ez zen guk espero genuena gertatu, aurkariak maila ikaragarria erakutsi zuten, infantiletan ez-ohikoak diren mugimenduak egiten... Hirugarren laurdeneko 28-14 partzialarekin partida etxera ekartzeko aukarak ikaragarri gutxitu ziren. Azkeneko laurdeneko partiduaren eoera aprobetsatuz, hainbat akats zuzentzen ahalegindu ginen, baina ez zen ezer ahipagarririk gertatu.

Partida ia guztian zehar, arrasatekoek guk baino gogo gehiagorekin jokatu zuten partida, garaipena bertan utziz.

Asko daukagu hobetzeko.

!,2,3...TAKE!!!

menu
menu